Bigarren Mundu Gerraren amaierak Nazio Batuen Erakundearen sorrera bultzatu zuen 1945ean bertan. Hiru urte beranduago, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala. Gerraren hondamendia bizitako belaunaldiak beste sarraski bat ekiditeko baliabideak behar zirela ulertu zuen, gaur, oraindik, erreferente zaizkigunak.
Koronabirusaren krisiak azaleratu du gaur egungo mundu globalizatu honi eta honek dakartzan arazoei aurre egiteko premiazkoak direla kooperazio internazionala eta zerbitzu publikoen indartzea. Alde batetik, baliabideak egokiro produzitu eta banatzeko beharra baitugu. Eta, bestetik, diru publikoz sustengatzen ditugun zientzia zein osasun- eta gizarte-zerbitzuak ezinbestekoak zaizkigulako.
Mundua aldatuko da, bai. Orain arte eroso bizi izan den eta, hein batean, inertziaz gobernatu duen belaunaldi hau, askok gristzat jo izan dutena, antolatuko da gaurko mundu globalizatu hau gobernatzeko. Orain ezarriko diren oinarriek mende honen patua definituko dute.
BERRIA egunkariko Nola aldatuko du koronabirusak mundua? artikuluan argitaratua (2020/04/12).
Irudia Lothar Dieterich, Pixabay
Ion Errea
Fisika Aplikatua 1 saila, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, and Centro de Física de Materiales (CSIC-UPV/EHU), University of the Basque Country (UPV/EHU). JAKIUNDEko kide urgazle gaztea.