Jakiundek Akademiaren sorreraren 10. urteurrena eta bere irudi berriaren aurkezpena ospatu zituen Chillida Lekun, apirilaren 19an, udaberriko Bilkuraren bezperan.
Jakiundek epe berri bat zabaldu du, gizarteari zabaldutako prozesuari ekinez. Hala, Akademiaren lana jendarten ezagutarazteko ekimenak diseinatzeko asmoa du. Saiakera horretan lagungarri izango zaio bere irudi berria definitu izana, Akademiaren izaerari ikasgarritasuna eman diezaion.
Hasierako 10 urtetan Jakiunderen irudiak Eusko Ikaskuntzaren irudiarekin bat egin du, bere baitan sortu baitzuen Eusko Ikaskuntzak Jakiunde, Eusko Jaurlaritzaren eskakizun jarraituz. Hala eta guztiz ere, Jakiunde erakunde independentea denez geroztik, beharrezkoa egin zaio irudi propio bat aurkitzea, eta hori dela eta, garai berri honetarako Eduardo Chillidak sortutako irudia aukeratu du.
Akademiaren hastapenei eta lehen urteei buruz hitz egin zuen ekitaldian Pedro Miguel Etxenike Jakiundeko Ohorezko Lehendakariak, Akademiako lehenengo lehendakaria izan zenez gero.
Jakiundek bere esku zabaltasuna eskertu zion Chillida familiari, Akademiari Eduardo Chillidak 1978an sortutako marrazkia eskaintzeagatik. Tinta txinatarrean egindako tamaina txikiko marrazkiak ez du titulurik eta ez dagokio artistaren sail edo lan zehatz bati ere.
Aurkezpenean Jesus Mari Lazkano jakitunak adierazi zuenez, logo berri honekin Jakiundek denok bereahala ezagutzen dugun irudia bereganatu du. Irudi honek, batetik, gure lurraldearekin batu egiten gaitu eta, era berean, etorkizunerantz begira jartzen gaitu. Eduardo Chillidaren sakontasun estetikoak zeinu abstraktu baten bitartez eduki zehatz, ezaguna eta esanahi ugaritara irekia transmititzeko gaitasuna du. Chillidak berezkoa duen mundu estetiko horrekin bat egiten baitu Jakiundek, hark adierazten duen seriotasuna, sakontasun intelektuala, konpromezua, koherentzia, irekitasuna, komunikazioa, konplexutasuna, dinamismoa eta imajinazioarekin.
Amaitzeko, Jesus M. Ugalde, Jakiundeko egungo lehendakariak Akademiaren hamar urteen errepasoa egin zuen, irudien bitartez hainbat jarduera gogoratu eta zendutako jakitunak ere, Xabier Lete, Jean Haritschelhar, José Ramón Recalde eta José Guimón, gogora ekarriz.
Jakiundeko udaberriko bilkura apirilaren 21ean egin zen ESTIAn (École Supérieure des Technologies Industrielles), Bidarten.
Akademiak euskal kulturaren esparruan finkatutako unibertsitateetako batean egin ohi du apirileko...
Jakiundek azaroaren 18an egin zuen udazkeneko Osoko Bilkura Argomanizen. Bertan, zazpi kide berri hautatu zituen Batzarrak honako sail hauetan:Lau kide hautetsi oso:- Juan José Álvarez, UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko...
Jakiundek 2022ko udaberriko Osoko Bilkura Nafarroako Unibertsitatean egin zuen Iruñan, apirilaren 29an.Bezperan, apirilaren 28an, Esteban Morrás Jakiundeko kideak, "Identitate digitala. Erabiltzaile-kontsumitzaile izatetik...
Jakiundek 2021eko azaroaren 12an egin zuen udazkeneko Osoko Bilkura Argomanizen. Batzarra minutu bateko isilunea eginez hasi zen, Luis de Pablo akademikoaren omenez. Konpositore bilbotarra Madrilen hil zen urriaren 10ean, 91 urte...
Apirilaren 23an elkartu zen Jakiundeko batzarra Donostian, pandemiaren egoerak eraginda, udaberrian Euskal Herriko zortzi unibertsitate batean antolatu ohi duelako bere Bilkura. Aurten, aldiz, Donostiako Aquariumeko...
2020ko udazkeneko Bilkura, azaroak 6, JAKIUNDEren egoitza, Donostia/San Sebastián.
Azaroak 7, Arantzazuko Foroa, Arantzazu-Gandiaga
Azaroak 8, Bilkura, Olaso Dorrea, Bergara
Apirilak 11, UNED, Vitoria-Gastei
2018ko azaroak 7, Arantzazu-Gandiaga
2018ko azaroak 8, Olaso Dorrea, Bergara
Orona Ideo, Mondragon Unibertsitateko Hernaniko capusa, 10:00etan
Azaroaren 24an Jakiundek udazkeneko Osoko Bilkura egin zuen Bergarako Olaso Dorrean.
Jakitunek hiru akademialari berri hautatu zituzten Bilkuran: Humbeto Bustince, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA/NUP) Konputazio...
2017ko apirilaren 7a, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo
Azaroaren 11, Bergarako Olaso Dorrea
Apirilaren 8a, Bizkaia Aretoa, UPV/EHU, Bilbo