Jakiundek 2022ko udaberriko Osoko Bilkura Nafarroako Unibertsitatean egin zuen Iruñan, apirilaren 29an.
Bezperan, apirilaren 28an, Esteban Morrás Jakiundeko kideak, "Identitate digitala. Erabiltzaile-kontsumitzaile izatetik hiritar izatera" hitzaldia eskaini zuen Nafarroako Museoan (Sto. Fomingo kalea, 47), 19:00etan. Udaberriko bilkura bezperako hitzaldia Jakiundek jendarteari eskainitako ekitaldi irekia da, gaurkotasuna duen gai bat aztertzeko helburuarekin.
Ostiralean, hilak 29, Jakiundek bere ohiko Osoko Bilkura egin zuen, Maria Chivite Nafarroako presidenteak barne bileran parte hartu zuelarik.
Aurretik, 2019, 2020 eta 2021eko Osoko Bilkuretan hautatutako 16 kide berrien inbestidura egin zuen Batzarrak, pandemiaren ondorioz kargua modu zeremonialean hartzeko aukerarik izan ez baitzuten kide berriek. Honako hau kide berrien zerrenda:
Hautetsitako kide osoak:
Alicia Alonso eta José Mª Rodríguez Ibabe (2019/11/08).
Kide urgazleak:
Begoña García Zapirain, Igor Ijurra, Roldan Jimeno, David Mecerreyes eta Esteban Morrás (2019/11/08)
Nora Alonso, Maite Apezteguía, Lourdes Fañanás eta Aran Garcia-Lekue (2021/11/12).
Kide urgazle gazteak:
Ion Errea, Iñaki Pinillos eta Jon Mikel Zabala (2019/11/08).
Ohorezko kidea:
Iñaki Dorronsoro (2021/04/23).
Ondoren, José María Rodríguez Ibabe hautetsitako kide osoak "Metalurgiatik Materialen Zientziara: joan-etorriko bidaia" hitzaldia eskaini zuen.
José Mª Rodríguez Ibabe (Donostia, 1958) CEIT Ikerkuntza Teknikoen Zentroko presidentea da 2017az geroztik, baita zentro horretako ikertzaile seniorra ere. Industria-ingeniaria, Metalurgiako masterduna eta Industria Ingeniaritzako doktorea Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi-eskolan (Donostia). Ikertzaile-prestakuntza doktorego-tesiarekin hasi zen –Gil Sevillano irakasleak zuzendu zuen–: altzairuen propietate mekanikoak (nekea eta klibaje-haustura), hausturaren mekanikaren hurbilpenaren arabera –garai hartan, alderdi berritzailea izan zen–.
Rodríguez Ibabe irakasleak eta bere kolaboratzaileek Londresko Institute of Materials, Minerals and Mining-ek ematen dituen Vanadium Award (2001) eta Charles Hatchett Award (2003) sariak jaso dituzte. Gainera, Iron and Steel Institute-k (AEB) ematen duen Meritorious Award (2000) saria; AISTek (Association for Iron and Steel Technology, AEB) ematen duen Gilbert R. Speich Award (2012, 2013 eta 2016) saria eta, azkenik, ABMk (Associação Brasileira de Metalurgia, Materiais e Mineração) ematen duen Konformazioko Henri Meyers saria (2017) jaso du.
Euskal kulturarekin eta, zehazki, euskarak osatzen dute bere beste interes-fokua. 1982an, Elhuyarren sartu zen, eta bere bi interesak konbinatu zituen: teknologia eta euskara. Elhuyarren, bost unibertsitate-liburu argitaratu ditu euskaraz eta dibulgazio-artikulu ugari idatzi ditu, gehienbat 1990eko hamarkadan, eta terminologia teknikoa ezartzen lan handia egin du, hainbat hiztegirekin kolaboratuz. 2002an, Elhuyar Fundazioaren patronatuko lehen presidentea izan zen.
Gainera, Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kidea izan da (1996), eta bere ekarpenik garrantzitsuena «Euskara lan munduan» (1997) dokumentua idaztea izan da. Tere Barrenetxearekin (Elhuyar) eta Andrés Arizkorretarekin (CAF) batera idatzi zuen, eta lan munduan euskararen erabilera normalizatzeko eman beharreko urratsak definitzen zituen. Eusko Ikaskuntzaren Argitalpen Kontseiluko presidentea izan zen 6 urtez, sortu zenetik.
Jakiundeko udaberriko bilkura apirilaren 21ean egin zen ESTIAn (École Supérieure des Technologies Industrielles), Bidarten.
Akademiak euskal kulturaren esparruan finkatutako unibertsitateetako batean egin ohi du apirileko...
Jakiundek azaroaren 18an egin zuen udazkeneko Osoko Bilkura Argomanizen. Bertan, zazpi kide berri hautatu zituen Batzarrak honako sail hauetan:Lau kide hautetsi oso:- Juan José Álvarez, UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko...
Jakiundek 2021eko azaroaren 12an egin zuen udazkeneko Osoko Bilkura Argomanizen. Batzarra minutu bateko isilunea eginez hasi zen, Luis de Pablo akademikoaren omenez. Konpositore bilbotarra Madrilen hil zen urriaren 10ean, 91 urte...
Apirilaren 23an elkartu zen Jakiundeko batzarra Donostian, pandemiaren egoerak eraginda, udaberrian Euskal Herriko zortzi unibertsitate batean antolatu ohi duelako bere Bilkura. Aurten, aldiz, Donostiako Aquariumeko...
2020ko udazkeneko Bilkura, azaroak 6, JAKIUNDEren egoitza, Donostia/San Sebastián.
Azaroak 7, Arantzazuko Foroa, Arantzazu-Gandiaga
Azaroak 8, Bilkura, Olaso Dorrea, Bergara
Apirilak 11, UNED, Vitoria-Gastei
2018ko azaroak 7, Arantzazu-Gandiaga
2018ko azaroak 8, Olaso Dorrea, Bergara
Orona Ideo, Mondragon Unibertsitateko Hernaniko capusa, 10:00etan
Jakiundek Akademiaren sorreraren 10. urteurrena eta bere irudi berriaren aurkezpena ospatu zituen Chillida Lekun, apirilaren 19an, udaberriko Bilkuraren bezperan.
Jakiundek epe berri bat zabaldu du, gizarteari zabaldutako...
Azaroaren 24an Jakiundek udazkeneko Osoko Bilkura egin zuen Bergarako Olaso Dorrean.
Jakitunek hiru akademialari berri hautatu zituzten Bilkuran: Humbeto Bustince, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA/NUP) Konputazio...
2017ko apirilaren 7a, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo
Azaroaren 11, Bergarako Olaso Dorrea
Apirilaren 8a, Bizkaia Aretoa, UPV/EHU, Bilbo