Jakiundeko udaberriko bilkura apirilaren 21ean egin zen ESTIAn (École Supérieure des Technologies Industrielles), Bidarten.
Akademiak euskal kulturaren esparruan finkatutako unibertsitateetako batean egin ohi du apirileko Batzar Nagusia, eta errektoreak Akademiako berezko kideak dira, kargua betetzen duten bitartean. Kasu honetan, Lapurdiko Ingeniaritza Eskolako zuzendari Patxi Elissalde, beraz, Jakiundeko kargiagatiko kide osoa da, eta bera izan zen ekitaldiaren anfitrioia.
Osoko bilkurak bi zati ditu: lehena gonbidatuentzat irekita dago eta bigarrena barnekoa da. Lehenengo zatian Andres Arizkorretak, CAFeko presidente eta Jakiundeko kide hautetsi osoak, Bilkurako hitzaldia eman zuen: "Unibertsitatea eta Enpresa hurbildu behar dira?"
Konferentziaren ondoren, 2022ko azaroko Osoko Bilkuran hautatutako kide berriel kargua jartu zuten Juan Ignacio Pérez presidentearen eskutik:
- Hautetsitako kide osoak: Juan José Álvarez, Nekane Balluerka, Tomás Marco eta José María Pitarke (2022ko azaroaren 18an hautatua).
- Kide urgazleak: Juan Damborenea eta Pedro Larrañaga (2022ko azaroaren 18an hautatua).
- Kide urgazle gaztea: Iñigo Olalde (2022ko azaroaren 18an hautatua).
- Ohorezko kidea: Alejandro Tiana (2021eko apirilaren 23an hautatua).
Osoko Bilkurak Akademiako 60 kide bildu zituen, tokiko pertsonez eta agintariez gain.
Udaberriko Osoko Bilkuraren bezperan Jakiundeko kide batek jende guztiarentzat zabalik dagoen hitzaldi bat eskaini ohi du. Oraingo honetan, Humberto Bustince UPNA/NUPeko Konputazioaren eta Adimen Artifizialaren Zientziako katedradun eta sortu berri den NAIR (Navarra Artificial Intelligence Research Center) zentroko zuzendariak, "Hacia la Inteligencia Artificial Generalista" hitzaldia eman zuen ESTIAn, Jakiundeko kideen eta Ingeniaritza Eskolako ikasle eta irakasleen aurrean.
Jakiundeko hurrengo Osoko Bilkura azaroaren 17an izango da Arantzazun.
Jakiundek azaroaren 18an egin zuen udazkeneko Osoko Bilkura Argomanizen. Bertan, zazpi kide berri hautatu zituen Batzarrak honako sail hauetan:Lau kide hautetsi oso:- Juan José Álvarez, UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko...
Jakiundek 2022ko udaberriko Osoko Bilkura Nafarroako Unibertsitatean egin zuen Iruñan, apirilaren 29an.Bezperan, apirilaren 28an, Esteban Morrás Jakiundeko kideak, "Identitate digitala. Erabiltzaile-kontsumitzaile izatetik...
Jakiundek 2021eko azaroaren 12an egin zuen udazkeneko Osoko Bilkura Argomanizen. Batzarra minutu bateko isilunea eginez hasi zen, Luis de Pablo akademikoaren omenez. Konpositore bilbotarra Madrilen hil zen urriaren 10ean, 91 urte...
Apirilaren 23an elkartu zen Jakiundeko batzarra Donostian, pandemiaren egoerak eraginda, udaberrian Euskal Herriko zortzi unibertsitate batean antolatu ohi duelako bere Bilkura. Aurten, aldiz, Donostiako Aquariumeko...
2020ko udazkeneko Bilkura, azaroak 6, JAKIUNDEren egoitza, Donostia/San Sebastián.
Azaroak 7, Arantzazuko Foroa, Arantzazu-Gandiaga
Azaroak 8, Bilkura, Olaso Dorrea, Bergara
Apirilak 11, UNED, Vitoria-Gastei
2018ko azaroak 7, Arantzazu-Gandiaga
2018ko azaroak 8, Olaso Dorrea, Bergara
Orona Ideo, Mondragon Unibertsitateko Hernaniko capusa, 10:00etan
Jakiundek Akademiaren sorreraren 10. urteurrena eta bere irudi berriaren aurkezpena ospatu zituen Chillida Lekun, apirilaren 19an, udaberriko Bilkuraren bezperan.
Jakiundek epe berri bat zabaldu du, gizarteari zabaldutako...
Azaroaren 24an Jakiundek udazkeneko Osoko Bilkura egin zuen Bergarako Olaso Dorrean.
Jakitunek hiru akademialari berri hautatu zituzten Bilkuran: Humbeto Bustince, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA/NUP) Konputazio...
2017ko apirilaren 7a, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo
Azaroaren 11, Bergarako Olaso Dorrea
Apirilaren 8a, Bizkaia Aretoa, UPV/EHU, Bilbo