2016 Azaroko Bilkura, Bergara

2016 Azaroko Bilkura, Bergara

Jakiundek bere egoitza ofiziala den Bergarako Olaso Dorrean egin zuen Bilkura azaroaren 11n, ostiralez. Bilkuran 43 jakitunek hartu zuten parte eta haien aurrean hartu zuten kargua udaberriko Bilkuran bozka bitartez hautatutako bi jakitun berriek:

  • Jesus Mari Lazakano, margolaria
  • Ignacio Palacios-Huerta, ekonomialaria

Jakitun oso izendatutako bi kide berriek jendeari zabalik dagoen Bilkuraren lehenengo zatian hartu zuten kargua, Jesus M. Ugalde, Jakiundeko lehendakariaren eskutik.

Jendaurreko ekitaldia amaitu eta gero, kideentzako soilik den bigarren zatian, Jakiundeko lehendakaria hautatzeko hauteskundeak egin ziren. Hala, Jesus M. Ugalde hautatu zuten lehendakari akademiako kideek, bere bigarren agintaldiari ekin diolarik 2020ra arte. Era berean, zuzendaritza-organua berritu zen, Mahaiaren kide berriak hautatuz. kide hauxek osatuko dute Akademia zuzenduko duen lan-taldea datozen lau urteetan:

Lehendakaria: Jesus M. Ugalde Uribe-Etxebarria (kimikaria)

Mahaikide hautatuak:

Mª Isabel Arriortua Marcaida (kimikaria)
José Mª Asua González (ingeniari kimikoa)
Agustin Azkarate Garai-Olaun (arkeologoa)
José Luis de la Cuesta Arzamendi (legelaria)
Javier Echeverría Ezponda (filosofoa)
Itziar Laka Mugarza (hizkuntzalaria)
José Félix Martí Massó (neurologoa)
Carmen Mijangos Ugarte (kimikaria)
Juan Ignacio Pérez Iglesias (biologoa)
Javier Tejada Palacios (fisikoa)

Idazkari orokorra: Jakeline Barker
Diruzaina: Sixto Jiménez Munain

Mahai berriak 2016-20120 artean zuzenduko du Jakiunde.

Lehendakaria eta Mahaia hautatu eta gero, kide urgazle gazteak hautatzeko txanda iritsi zen. Hauxe emaitza:

1.     Nora Alonso Casajús (Biologian doktorea, Iden Biotechnology enpresaren sustatzaile, sortzaile eta zuzendaria; Nafarroa).

2.     Ignacio Arganda-Carreras (informatikan doktore, Ikerbasque ikertzailea, UPV/EHU, Gipuzkoa)

3.     Lourdes Basabe-Desmonts (Kimikan doktorea, Ikerbasque ikertzailea-UPV/EHU, Araba).

4.     Nuria Cano Suñén (Antropologian doktorea, UPV/EHU, Gipuzkoa)

5.     Naroa Ibarretxe Bilbao (Medikuntzan doktore, neurozientzian ikertzaile, Deustuko Unibertsitatea, Bizkaia).

6.     Igor Ijurra Fernández (Iruñeko Orfeoiko Zuzendaria, Nafarroa).

7.     Jon Maya Sein (dantzaria eta koreografoa, Kukai taldearen zuzendaria, Gipuzkoa).

8.     Oihane Otaegui Madurga, (Ingeniaritza Industrialean doktore, Garraio-sistema adimendun eta ingeniaritza sailaren zuzendari, Vicomteck-IK4, Gipuzkoa).

9.     David Pardo Zufiaur (Matematika aplikatuetan doktore, Ikerbasque irakasle-ikertzailea, BCAM, UPV/EHU, Bizkaia)

10.  Mikel Santesteban Insausti (Hizkuntzalaritzan doktore, Ramón y Cajal irakasle-ikertzailea, UPV/EHU, Araba).

top