2018ko azaroaren 8an Jakiundek udazkeneko Ohiko Osoko Bilkura egin zuen bere egoitza ofizialean, Bergarako Olaso Dorrean.
Bilkura Itziar Laka, UPV/EHUko Hizkuntzalaritza katedraduna eta Akademiako jakitun hautetsiaren hitzaldiarekin hasi zen. Hizkuntza noizdanik? izenburua zuen hitzaldia eskaini zuen jendarteari zabalik dagoen Bilkuraren lehenengo zatian.
Hitzaldia eta ondorengo solasaldia eta gero, barne bilera egin zuen Jakiundek, bertan kide berriak hautatu zituelarik: bi kide hautetsi eta lau kide urgazle.
Jakitun hautsi berriak:
Daniel Innerarity, Filosofia eta Politika Sozialean katedraduna, Ikerbasque ikertzailea (UPV/EHU), Gobernantza Demokratikoaren Institutua eta Florentziako Europar Institutuko Institutu Europarrean lanaldi partzialean.
Ana Zubiaga, UPV/EHUko Genetika alorreko katedraduna, bere doktoretza aurreko ikerketa aldia Euskal Herriko Unibertsitatean egin zuen eta bertan doktoregoa lortu eta gero, Tufts eta Harvardeko Unibertsitateetan egin zuen lan (1986-1994). Biologia eta minbiziaren genetikaren elkargunean kokatzen da bere ikerketa eremua.
Honako hauek dira hautatutako jakitun urgazleak:
Itziar Alkorta Idiakez, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko irakaslea. Bere ikerketa ildoak: datuen babesa, ugalketa eta bioetika orokorrean. Jakiundeko idazkaria (2009-2011), Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordea (2012-2015), IURA VASCONIAE Fundazioaren lehendakariorde da 2015etik.
Juan José Álvarez Rubio, Enpresa Zuzenbideko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan katedraduna (UPV/EHU), 2015eko Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Eusko-ikaskuntza-Laboral Kutxa sariduna.
Justo Lacunza Balda, Erromako Ikasketa Arabiar eta Islamikoen Pontifikal Institutuko errektore emeritua 2007 urteaz geroztik. África Fundación Sur erakundeko Idazkari Nagusia eta Afrikako Misiolarien Elkarteko kultur arteko eta erlijio arteko elkarrizketarako arduraduna Espainian., AEJPN (Africa Europe Justice and Peace Network), Antena Madrid erakundeko arduraduna da.
Diego López de Ipiña González de Artaza, Deustuko Unibertsitateko katedraduna, Ingeniaritza Fakultateko irakasle titularra, “MORElab – Envisioning Future Internet” group-eko ikertzaile nagusia eta DeustoTech – Deusto Institute of Technology atxikitako DeustoTech-Societal Challenges unitatearen zuzendaria da.
Bilkuraren bezperan, azaroaren 7an elkartu ziren jakitunak Arantzazuko Foroan eta, besteak beste, Jesus M. Ugalde, Akademiako lehendakariak eta Víctor Gómez Pin filosofoak Errealitatea kontzeptuaren azterketa egin zuten, denon arteko eztabaidaren sarrera modura.
Jakiundeko udaberriko bilkura apirilaren 21ean egin zen ESTIAn (École Supérieure des Technologies Industrielles), Bidarten.
Akademiak euskal kulturaren esparruan finkatutako unibertsitateetako batean egin ohi du apirileko...
Jakiundek azaroaren 18an egin zuen udazkeneko Osoko Bilkura Argomanizen. Bertan, zazpi kide berri hautatu zituen Batzarrak honako sail hauetan:Lau kide hautetsi oso:- Juan José Álvarez, UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko...
Jakiundek 2022ko udaberriko Osoko Bilkura Nafarroako Unibertsitatean egin zuen Iruñan, apirilaren 29an.Bezperan, apirilaren 28an, Esteban Morrás Jakiundeko kideak, "Identitate digitala. Erabiltzaile-kontsumitzaile izatetik...
Jakiundek 2021eko azaroaren 12an egin zuen udazkeneko Osoko Bilkura Argomanizen. Batzarra minutu bateko isilunea eginez hasi zen, Luis de Pablo akademikoaren omenez. Konpositore bilbotarra Madrilen hil zen urriaren 10ean, 91 urte...
Apirilaren 23an elkartu zen Jakiundeko batzarra Donostian, pandemiaren egoerak eraginda, udaberrian Euskal Herriko zortzi unibertsitate batean antolatu ohi duelako bere Bilkura. Aurten, aldiz, Donostiako Aquariumeko...
2020ko udazkeneko Bilkura, azaroak 6, JAKIUNDEren egoitza, Donostia/San Sebastián.
Azaroak 7, Arantzazuko Foroa, Arantzazu-Gandiaga
Azaroak 8, Bilkura, Olaso Dorrea, Bergara
Apirilak 11, UNED, Vitoria-Gastei
Orona Ideo, Mondragon Unibertsitateko Hernaniko capusa, 10:00etan
Jakiundek Akademiaren sorreraren 10. urteurrena eta bere irudi berriaren aurkezpena ospatu zituen Chillida Lekun, apirilaren 19an, udaberriko Bilkuraren bezperan.
Jakiundek epe berri bat zabaldu du, gizarteari zabaldutako...
Azaroaren 24an Jakiundek udazkeneko Osoko Bilkura egin zuen Bergarako Olaso Dorrean.
Jakitunek hiru akademialari berri hautatu zituzten Bilkuran: Humbeto Bustince, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA/NUP) Konputazio...
2017ko apirilaren 7a, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo
Azaroaren 11, Bergarako Olaso Dorrea
Apirilaren 8a, Bizkaia Aretoa, UPV/EHU, Bilbo