Lehendakari berria - 2020ko azaroko Bilkura

Lehendakari berria - 2020ko azaroko Bilkura

JAKIUNDEko Batzarrak Juan Ignacio Pérez Iglesias jakituna hautatu zuen lehendakari kargurako azaroak 6an egindako Ohiko Osoko Bilkuran. Bilkura Akademiaren egoitza berrian egin zen, Prim kaleko 7an, ohi ez bezala, telematikoki elkartuz kideak. Mahaiko kideak ere hautatu ziren Lehendakari berriarekin batera. Talde osoak zuzenduko ditu Akademiaren pausoak datozen lau urtetan.

Juan Ignacio Pérez, Euskal Herriko Unibertsitateko Fisiologiako katedraduna eta Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria, JAKIUNDEko hirugarren lehendakaria da, eta Jesus M. Ugalde, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fisikoko katedraduna ordezkatuko du Akademiaren lehendakaritzan. Jesus M. Ugaldek 2012an ordezkatu zuen Pedro Miguel Etxenike jauna, eta zortzi urtez izan da lehendakaria. Aldiz, Pedro MIguel Etxenike, UPV/EHUko Fisika Materia Kondentsatuko katedraduna eta DIPCko lehendakaria, Akademiaren lehenengo lehendakaria izan zen eta, egun, Ohorezko Lehendakaria da.

Jakiunderen Mahai berria honako hautazko kide osoek osatzen dute:

- Andrés Arizkorreta, CAF-eko presidentea.

- Maribel Arriortua, Kristalografia eta Mineralogia katedraduna (UPV/EHU, Leioa).

- Iciar Astiasaran, Bromatologia eta Nutrizio katedraduna (Nafarroako Unibertsitatea, Iruñea-Pamplona).

- Agustin Azkarate, Arkeologia katedraduna (UPV/EHU, Vitoria-Gasteiz).

- Humberto Bustince, Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna (UPNA/NUP, Iruñea-Pamplona).

- Teresa Catalán, konpositorea, Konposizio eta Instrumentazio katedradun emeritua, Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioan.

- José Luis de la Cuesta, Zuzenbide Penaleko katedraduna eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren zuzendaria (UPV/EHU, Donostia/San Sebastián).

- Maria Jesus Esteban, Centre National de la Recherche Scientifique (CNRS) erakundeko ikerketa-zuzendaria (Centre de Recherche en Mathématiques de la Décision (CEREMADE), Université Paris-Dauhpine).

- Sonia Gaztambide, Gurutzeta Ospitale Unibertsitarioko Endokrinologiako eta Nutrizioko Zerbitzuaren burua, Barakaldo.

- Helena Matute, Psikologia Esperimentaleko katedraduna (Deustuko Unibertsitatea, Bilbo).

Aipatutako hautazko jakitun osoek kargua utziko duten honako kideak ordezkatuko dituzte Mahaiean: José María Asua, Injeniaritza Kimikoko katedraduna (UPV/EHU, Donostia/San Sebastián); Javier Echeverría, zientziaren filosofoa (Ikerbasque ikertzailea); Javier Tejada, Materia kontsentsatuko fisikaren katedraduna (Bartzelonako Unibertsitatea); José Félix Martí Massó, Donostia Ospitale Unibertsitarioko Neurologia Zerbitzuaren burua, eta Carmen Mijangos, Nanomaterial Polimerikoen eta Biomaterialen Saileko burua (ICTP), CSIC.

Mahaiaren osaketa amaitzeko, Juanjo Álvarezek, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedradunak (UPV/EHU, Donostia/San Sebastián) eta Akademiako kide urgazleak, JAKIUNDEren sorreratik diruzain izan den Sixto Jiménez ordezkatuko du, eta Jakeline Barkerrek idazkari nagusi karguan jarraituko du.

Bestalde, Akademiako 14 kide berrriak aurkeztu ziren Bilkuran. Kide hauek 2019ko azaroaren 8an hautatu zituen batzarrak, eta 2020ko apirileko Bilkuran ziren kargua hartzekoak. Konfinamenduaren ondorioz udaberriko Bilkura bertan behera gelditu zen, eta azaroko azken Bilkuran ere, modu presentzialean kargua hartu ezinik gelditu direnez, telematikoki egin du Akademiak haien aurkezpena.

Hona hemen 14 kide berriak:

- HAUTAZKO JAKITUN OSOAK:

- Alicia Alonso, Biokimika katedraduna (UPV/EHU, Leioa).

- José María Rodríguez Ibabe, CEIT-eko presidentea (Centro de Investigaciones Científicas), TECNUN, Nafarroako Unibertsitatea, Donostia/San Sebastián.

- KARGUAGATIKO JAKITUNA:

- Patxi Elissalde, ESTIA Teknologia Institutuko zuzendaria; Bidart, Lapurdi.

- JAKITUN URGAZLEAK:

- Begoña García Zapirain, irakasle titularra/ikertzailea, Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo.

- Ivan Igartua, Filologia Eslabiarreko katedraduna, Arabako campuseko errektoreordea, UPV/EHU, Vitoria-Gasteiz.

- Igor Ijurra, Iruñeko Orfesoiko zuzendaria (urgazle gaztea zen eta urgazle izandatua izan da).

- Roldán Jimeno, Zuzenbidearen Historiako irakasle titularra, UPNA/NUP,  Iruñea-Pamplona.

- David Mecerreyes, Polymateko zuzendariorde zientifikoa, Donostia/San Sebastián.

- Esteban Morrás, DAS-NANO enpresako zuzendaria, Nafarroa.

- JAKITUN URGAZLE GAZTEAK:

- Edurne Bartolomé, Soziologiako iraskasle titularra/ikertzailea, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo.

- Ion Errea, Materialen Fisika Zentroko ikertzailea, CFM-CSIC eta UPV/EHUko Fisikako irakasle albokoa, Donostia/San Sebastián.

- Aran García-Lekue, Fellows Gipuzkoa, DIPC, Donostia/San Sebastián.

- Iñaki Pinillos, NASERTIC-eko zuzendaria, Nafarroa.

- Jon Mikel Zabala, irakaslea/ikertzailea, Deusto Business School, Deustuko Unibertsitatea, Donostia/San Sebastián.

top