Politika zientifikoari buruzko Jakiunderen aldarrikapena
Jakiundek politika zientifikoari buruzko adierazpena landu du zientzia-politika ausarta, zorrotza eta iraunkorra behar dugula aldarrikatuz.
Akademiaren iritziz, gaur egun bizi dugun ekonomia-krisia dela eta, inbertsio publikoak murrizteko gero eta presio handiagoa jasaten dugun honetan, zientzia-politikak eraginkorra izan behar du.
Jakiunderen ustez, zientzia zentzu zabalenean hartuz, zientzia-ezagutzaren eta teknologiaren ikerketan eta garapenean egindako inbertsio publikoa ez da ez laguntza bat, ez luxu bat, gizartearen garapenerako ezinbesteko baldintza baizik.