Izen horixe izango du Akademiaren argitalpen sailak. Egitasmo honen helburua Jakiunde zer den eta zer egiten duen ezagutaraztea da, bere xedea gauzatu eta baloreak sustatu ahal izateko.
¿Qué es Jakiunde?
¿Qué es Jakiunde?, el volumen I.1 del proyecto Jakitera se publicó en el 2012, y recoge las reflexiones de 22 de los académicos y académicas, en torno a lo que significa y supone para cada uno de ellos la Academia.
Akademiaren adierazpenak jakitunek gai jakin bat astiro eta sakon aztertu eta hausnartu eta gero plazaratzen dira. Azterketa hauen abiapuntua Jakiunderen baitan sortzen da edota erakunderen baten eskakizunari erantzunez egiten da.
Jakiunderen jendaurreko mintzaldiak dibulgazioa helburu duten ikus-entzunezko agiri labur modura sortu ziren. Solasaldien bitartez jakitun bakoitzaren lan arloaren hainbat alderdi ezagutarazten dira grabazio hauetan, eta publiko zabalari zuzenduak dira.
Jakiunderen bilera eta osoko bilkuretan hainbat hitzaldi eskaintzen dituzte Akademiako kideek, bai jakintza arlo espezifikoei buruzkoak, bai jakitunen beraien bizipen eta lan esperientzien ingurukoak. Atal honetan hitzaldi horien testuak edota ikus-entzunezko grabazioak topa daitezke.
Albisteak, erreportajeak, elkarrizketak… Akademiaren jarduerak komunikabideetan izandako isla topa daiteke atal honetan.