HOTSAK/SONIDOS: Ideien hotsak Donostian

HOTSAK/SONIDOS: Ideien hotsak Donostian

Musikak gure gizartean duen eragina aztertzea helburu duen Hotsak/Sonidos hitzaldi zikloa antolatuko du Jakiundek Donostian. Edizio berri honetan "Ideien hotsak" izango ditu aztergai egitasmoak .

Hitzaldiak Donostiako Orfeoiaren egoitzan eskainiko dira (Al deZaharreko San Juan kaleko 6.ean), egitaraua hauxe izango delarik:

 - Martxoak 2, osteguna, 19:00:

"Musika eta Feminismoa 2023an"

Hizlaria: Pilar Ramos, Errioxako Unibertsitateko irakaslea. "Feminismo y Música. Introducción Crítica" (Madrid: Narcea, 2003) liburuaren idazlea.

 - Martxoak 6, astelehena, 19:00:

"Musika eta Mitologia: Norantza begiratzen du Orfeok?"

Hizlaria: Ramón Andrés, literatoa eta musikologoa (saio-idazlea, poeta, itzultzailea). Vianako Printzea Sariaren (2015) eta Saiakera Sari Nazionalaren irabazlea (2021).

 - Martxoak 13, astelehena, 19:00:

"Musika eta Masoneria: Asmakizuna eta errealitatea Espainiako musika tradizio masonikoan"

Hizlaria: Jacinto Torres Mulas, Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioko eta Unibertsitate Konplutentseko Dokumentazio Zientzien Fakultateko irakasle izana. Espainiako Musikologia Elkarteko kide fundatzailea.

- Martxoak 20, astelehena, 19:00:

"Musika eta Futurismoa: La città che sale, la città che suona"

Hizlaria: Marta Cureses, Oviedoko Unibertsitateko Arte eta Musikologia saileko Musikaren arloko katedraduna.

Sarrera hitzaldietara librea da, lekuak bete arte.

Hitzaldi zikloak Laboral Kutxaren babesa eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Donostiako Orfeoiaren lankidetza du.

Artxiboak:
Ideien_hotsak_Donostian-Las_Ideas_Suenan_2023.pdf
274 -tik 278 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top