ABUZTUA, JAKIUNDE 2022: OIHANA OTAEGUI

ABUZTUA, JAKIUNDE 2022: OIHANA OTAEGUI

"Zientzia eta Ingeniaritza. Ezagutu eta Egin. Mundu hobea egiteko aukera ematen duen etorkizuna", horixe da Oihana Otaeguiren pentsamoldea, jakintza zientifikoa eguneroko bizitzan aplikatzea pasio bat da beretzat. Oihana Otaegui da Jakiunde 2022 Egutegiaren abuztuko protagonista.

Donostian jaioa 1976an, Automatika eta Industria Elektronikako ingeniaritza ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean (1999), Industria Ingeniaritzako Masterra du (2003) eta Industria Ingeniaritza Doktoregoa (2005) unibertsitate horretan bertan. Lan profesionalari ikertzaile gisa ekin zion 1999an Zirkuitu Integratuen Fraunhofer Institutuan (Erlangen, Alemania). Orduan 6 hilabeteko egonaldiak egin zituen doktoregoa egiteko Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa Bekarekin uztartuta. 2003-2007 aldian, Zirkuitu Integratuen Fraunhofer Institutuan (Erlangen, Alemania) ikertzaile nagusia izan zen, Sistema Eraginkorren Departamentuko Software Algoritmo Txertatuak izeneko ikerketa-lerroaren buru izan zelarik. 2007an Vicomtech zentroan abiatu zuen bere lana ikertzaile nagusi modura, garraio-sistema adimendunen ikerketa-lerroa abian jartzeko. 2009an, 25 ikertzailek osatzen duten Garraio Sistema Adimendunen Departamentuko zuzendari izendatu zuten.

Oihana, gainera, European Satellite Navigation Competition (Galileo Masters) delakoa Ebaluatzeko Zientzia Epaimahaiaren presidentea eta eskualdeko arduraduna (Gipuzkoa/Euskadi) da 2009tik. Alemaniako Anwendugszentrum Oberpfaffenhofen, ESA (European Space Agency) eta GSA (European GNSS Agency) erakundeek antolatzen dute lehiaketa hori. Halaber, UPV/EHUko irakasle elkartua da Garraio Sistema Adimendunen Masterrean, eta honako ikasgai hauek ematen ditu 2013tik ingelesez: Principles of Transport Modelling eta Communications.

Oihana Otaegui Jakiundeko kide urgazle gaztea izan da 2016k-2021 artean.

Artxiboak:
Calendario_Jakiunde_2022_Egutegia.pdf
1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top