Agustin Azkarate jakitunak, Euskal Herriko Unibertsitateko Arkeologia katedradunak, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien 2021eko Saria jaso zuen azaroaren 9an, Gasteizko Santa Maria Katedralean.
Erakundeetako ordezkarien eta zientzia- eta kultura-arloko pertsona ezagunen presentzia zabalarekin, ekitaldirako aukeratutako lekua ezin egokiagoa izan zen: Gasteizko Santa Maria Katedrala, zeinaren berritze-planaren inspiratzaile intelektuala eta zuzendari zientifikoa izan baitzen Agustin Azkarate Garai-Olaun irakaslea.
Eva Ferreira García Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak hitzaldien txanda ireki zuen, Agustin Azkarateren irakaskuntza- eta ikerketa-lana azalduz, bere ustez, “bere diziplinaren esparru espezifikoa, Arkeologia, gainditzen baitu, beste espezialitate batzuekin elkarrizketa konplexu eta emankorra garatzeko”. Baina horretaz gain, errektoreak adierazi zuenez, bere lanean “badago ezagutza transferitzeko anbizio handia” eta beste esparru eta diziplina batzuetara aplikatzeko alderdi bat.
Ondoren, Sariaren erakunde babesleen ordezkari gorenek hartu zuten hitza. Alde batetik, Txomin García LABORAL Kutxako lehendakariak, Azkarate irakasleak bere espezializazio-arlotik harago indarrak mobilizatzeko duen gaitasuna azpimarratu zuen. Diziplina anitzeko eta lankidetzako dimentsioa, gazteen prestakuntzari nahiz mundu akademikoaren eta erakunde publiko eta pribatuen arteko zubiak ezartzeari aplikatzen zaiona. “Finean, pertsona berritzailea eta oso eskuzabala, ondare kultural, sozial eta zientifiko garrantzitsua utzi duena”, Txomin Garcíaren hitzetan. Gazte Sariaren irabazleari dagokionez, ondarea berreskuratzeko egindako lanaren balioa azpimarratu zuen, “hausnarketetarako espazio berriak sortuko dituelako”.
Bestalde, Eusko Ikaskuntzako lehendakari Ana Urkizak, Agustin Azkarateren ibilbidea kokatu zuen Araban XX. mendearen hasieran Eusko Ikaskuntzaren kide sortzaile diren Eguren, Barandiaran eta Aranzadi euskal arkeologiaren aitzindariek hasitako lanetan; lan horiek, Gerra Zibilaren eta gerraosteko lehen parentesiaren ondoren, Arabako Arkeologia Institutuak hartu zituen. Urkizak honela definitu zuen saritua: “Ondarearen Zientziaren arkeologo, irakasle, sustatzaile eta sozializatzailea; ezagutzaren ikertzaile eta esploratzailea, elkarlanaren, ahalegin bateratuaren eta helburu komunen inguruan sinergiak sortzearen aldeko apustua egiten dugunok inspiratu eta bultzatzen dituena”. Ane Zulaikari dagokionez, emakumea ikusarazteko planteamendua goraipatu zuen, “familia-dokumentazioan eta mikrohistorian murgiltzea proposatu du, euskal emakumearen memoria kolektiborako tresna gisa”.
Saria egiaztatzen duen diploma jaso eta gero, Agustin Azkarate akademikoak “Anboto eta Udalaitz begien bistan” dituen baserri batean bere familiaren jatorria eta haurtzaroa gogoratu zituen. Saria Vitoria-Gasteizi eskaini zion, “duela ia berrogei urte adoptatu ninduen eta naizen guztia zor diodan hiriari”. Arabako hiriburuak, hiri “aitzindari eta berritzaile” gisa, “ondarearen kudeaketa modu integralean, natura eta kultura uztartuz, sortzeko eta eraldatzeko ahalmen handia duen formula dela erakusten du”. Eta, azkenik, honako hau ziurtatu zuen: “Oinordetzan jasotako ondareak, izan ginenaren memoriak, nortasun propioa ematen digu, berezi egiten gaitu, behin betiko indartzen gaitu, globalizazioaren marea geldiezinari arrakastaz aurre egiteko”.
Nafarroako Foru Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollorentzat, gure lurraldea Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietan modu eraginkorrean eta errealean garatzen laguntzen duten ibilbideak aintzatesten dituen sari bat ezin da Nafarroatik kanpo geratu. “Bere dimentsio humanistiko, kultural, artistiko eta sozial nabarmenagatik”, Azkarate irakaslearen mailako pertsonek “harro sentiarazten gaituzte, ezagutzaren aldeko apustua egiten duen gizarteak soilik aurrera egin dezakeela uste dugunoi”. Era berean, Ane Zulaikaren lana eskertu zuen: “Emakumea eta gazteria erreferente intelektual bihurtzen diren euskal gizartearen onena ikusten”. Kontseilariak ez zuen bere hitzaldia itxi nahi izan Eusko Ikaskuntza nabarmendu gabe, “bere independentziagatik, aniztasun ideologikoagatik, errespetuaren eta elkarrizketaren alde egindako lanagatik”, Nafarroako Gobernuak balio horiek partekatzen baititu.
Ekitaldiaren amaieran, Iñigo Urkullu lehendakaria Azkarate irakasleari esker ona azaldu zion “Eusko Jaurlaritzaren solaskide etengabea izan da, bere ideiak eta proposamenak aurkeztu ditu eta bere lankidetza eskaini du aholkua eskatu diogun bakoitzean”. Bikaintasun profesionalaren adierazgarri dira Gasteizko Santa Maria Katedrala berritzeko plana eta “20 urtez katedrala berreraikitzeko abenturaren berri herritarrei eman zien kontzeptu eredugarria”. Lehendakariak Ane Zulaika ere zoriondu zuen. Izan ere, “begirada gazteak ere behar ditugu, bai, iragana ulertzeko eta gizarte arduratsu bat eraikitzen jarraitzeko”.
Agustin Azkaraterekin batera, Ane Zulaika ikus-entzunezko sortzaile gazteak jaso zuen Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria, gazteen sailean.
Iturria: Eusko Ikaskuntza
Jakiundek eta San Telmo Museoak "Demografia erronka: migrazioak" izeneko solasaldi sorta antolatu dute Donostian, urriak 10, 17 eta 24an, egitaraua honakoa izango delarik: - Urriak 10, asteartea, 19:00h:...
Zabaldu da JAKIN-MINA 2023-2024 egitasmoa. Iritsiak dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako egitarauak EAEko eta Nafarroako Foru Erkidegoko ikastetxetara. JAKIN-MINA DBH 4. mailako ikasleei zuzendua da, eta ikastetxeen...
Naroa Ibarretxeren irudia du Jakiunde 2023 egutegiko urriko orriak.Jakiunde kide urgazle gaztea neuropsikologoa da, irakasleta ikertzailea Deustuko Unibertsitatean. Punta Galeako itsaslabarra aukeratu zuen itsasoaz eta garunaz...
Como cada otoño, Jakiunde presenta el programa Hotsak/Sonidos en Iruña-Pamplona, dentro del programa Archimusical del Archivo General y Real de Navarra. En esta nueva edición el ciclo consta de dos coloquios: - "Los medios...
Humberto Bustince jakituna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazio Zientzia eta Adimen Artifizialeko katedraduna IFSA, Sistema Difusoen Nazioarteko Elkarteko presidente izendatu dute, abuztuaren 20-23 artean egindako...
Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea eta Ekonomia Aplikatuko katedraduna da Jakiunde 2023 egutegiaren iraileko protagonista. Bere hitzetan, "gizarte aurreratu batek arazo korapilatsuentzako erantzunak behar ditu. Erantzun...
El segundo curso de Ujué se lleva a cabo coincidiendo con la lluvia de Perseidas, de modo que pueda realizarse una observación nocturna, aprovechando la calidad de la visibilidad del cielo desde Ujué, nombrado por la NASA uno de...
Alicia Alonso Jakiundeko kideak Euesko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Ikerbasquek ematen duten emakume ikertzaile aitortza jasoko du. Ekimenaren helburua Euskadiko emakume ikertzaileak ikusaraztea da, ikertzaileen belaunaldi...
Gorabeherekin, azken berrogeita hamar urteetan jaiotza-tasak behera egin du Europan, Espainian eta Euskadin. Beherakada hori areagotu egin da 2008an piztu zen krisi ekonomikoaz geroztik. Halako fenomeno baten arrazoiak...
Iaz hasitako ekimenari eutsiz sortutako Jakiunde 2023 egutegia ekuatorera iritsi da. 2022an, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta medikuntzaren arloan adituak diren 12 emakume aurkeztu zituen Akademiak almanakean; aurten...
Teresa Catalanek Musika Bulegoa 2023 Saria jaso du Elkanori eskainitako "La Victoria Vacía" lanagatik. Musika Bulegoak nabarmendu du Jakiundeko akademikoaren ibilbidea loriatsua dela. 80 obra sortu ditu bakarlari,...
Jakiundeko lau kidek osatu zuten "Neurotecnologiak: giza garunaren ulermenerantz" DIPC-k (Donostia International Physics Center) eta STM (San Telmo Museoak antolatutako zikloa itxi zuen mahai ingurua. Hauexek izan...
Jakiundeko udaberriko bilkura apirilaren 21ean egin zen ESTIAn (École Supérieure des Technologies Industrielles), Bidarten. Akademiak euskal kulturaren esparruan finkatutako unibertsitateetako batean egin ohi du apirileko...
Musikak gure gizartean duen eragina aztertzea helburu duen Hotsak/Sonidos hitzaldi zikloa antolatuko du Jakiundek Donostian. Edizio berri honetan "Ideien hotsak" izango ditu aztergai egitasmoak . Hitzaldiak...
Daniel Innerarity filosofoak 2022ko Humanitateen arloko Ramón Menéndez Pidal Ikerketako Sari Nazionala jaso du martxoaren 1ean. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eskaintzen duen sariak "demokraziaren printzipio...
Jakiundek egutegi berria plazaratu du 2023an, iaz hasitako ekimenari eutsiz. 2022an, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta medikuntzaren arloan adituak diren 12 emakume aurkeztu zituen Akademiak egutegian; aurten berriz,...
Maria Jesus Esteban Galarza matematikaria, Paris-Dauphine-eko irakaslea, Nazioarteko Zientzia Kontseiluak "ISC Foundation Fellow", ohorezko kide izendatu du, beste 60 kiderekin batera, zientziak mundu mailako ondasun...
Maria Bayo sopranoak Ópera Actual 2022 saria eskuratu du, abenduaren 1ean Madrilgo Teatro Real antzokian ospatutako ekitaldian.Teresa Berganzari eskaini zion saria Jakiundeko kide nafarrak, "baldintzarik gabeko...
Teresa Catalán konpositoreak 2021eko Arte Ederren Merezimenduaren Urrezko Domina jaso zuen abenduaren 1ean, Tenerifeko Santa Cruzen egindako ekitaldian. Sariarekin Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol Ministerioak 33...
Daniel Innerarity (Bilbo, 1959) filosofoa Bilboko Ospetsu izendatu du hiriko Udalak, “Gizartea ikuspegi sakonetik ikertzeko eta aztertzeko duen gaitasunagatik, non gizakiak etorkizun hobea eta guztiontzat eraikitzeko aukeratu...
Jakiundek azaroaren 18an egin zuen udazkeneko Osoko Bilkura Argomanizen. Bertan, zazpi kide berri hautatu zituen Batzarrak honako sail hauetan:Lau kide hautetsi oso:- Juan José Álvarez, UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko...