Jakiunde 2023 egutegia

Jakiunde 2023 egutegia

Jakiundek egutegi berria plazaratu du 2023an, iaz hasitako ekimenari eutsiz. 2022an, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta medikuntzaren arloan adituak diren 12 emakume aurkeztu zituen Akademiak egutegian; aurten berriz, zientzietako profesionalez gain, arteak eta letrak lanbidetzat dituzten kideak ditu egutegi berriak.

Urtarrilean Maria Bayo soprano nafarrak zabaltzen du egutegia eta Mariasun Landa idazle gipuzkoarrak itxiko du abenduan. Hilero, honako emakumeak izango dira 2023ko egutegiko protagonistak:

- María Bayo, abeslari lirikoa, Valentziako Centre de Prefeccionament del Palau de les Arts-eko zuzendaria eta ahots eta musika aholkularia.

- María Iraburu, Biokimika eta Biologia Molekularreko katedraduna, Nafarroako Unibertsitateako errektorea.

- Helena Matute, Psikologia Experimentaleko katedraduna, Deustuko Unibertsitatea.

- Esther Ferrer, artista.

- Aran Garcia-Lekue, fisikaria, Ikerbasque ikertzailea, Donostia International Physics Center (DIPC).

- Nora Alonso, Biologian doktorea, DnA Advisory Services-eko kidea.

- Itziar Lakorta Idiakez, Zuzenbide Zibileko irakasle titularra, UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendaria (UIK).

- Maite Apezteguía, arkitektoa.

- Eva Ferrerira, Ekonomia Aplikatuko katedraduna, UPV/EHU-ko errektorea.

- Naroa Ibarretxe, neuropsikologoa, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea.

- Teresa Catalán, konpositorea, Konposizio eta instrumentazioko katedraduna, Madrilgo Goi-Mailako Errege Musika Kontserbatorioa. 

- Mariasun Landa, idazlea, UPV/EHUko Literaturaren didaktikako irakasle titular ohia.

Jakiunderen Youtubeko atalean, hilero, bere lanaren eta bizipenei buruzko bideoa eskainiko du protagonista bakoitzak.

Artxiboak:
Jakiunde2023_egutegia-calendario.pdf
1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top