"Energia: Guzti-guztiaren jatorria eta amaiera", Javier Tejadaren hitzaldia

"Energia: Guzti-guztiaren jatorria eta amaiera", Javier Tejadaren hitzaldia

Javier Tejada jakituna, Bartzelonako Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun emerituak, Energia: Guzti-guztiaren jatorria eta amaiera hitzaldia eskaini zuen izen bereko erakusketaren irekiera egunean, Iruñeko CIVICANen.  

Gizateriaren sorreratik, gizakien energia kontsumoa era esponentzialean handitu da, eta Javier Tejadak energia berriztagarriak sortzeko beharraz hitz egingo du, Unibertsoaren eredua jarraituz, fusioa eta hidrogenoa (Unibertsoan ugarien den elementua) erabiltzeko aukerak azalduz.

Besteak beste, Nafarroako Kutxako Fundazioak eta La Caixaren Gizarte-ekintzak antolatutako erakusketa otsaila eta martxoa artean egongo da zabalik. JAKIUNDEk Javier Echeverria eta Oihana Otaegui jakitunen honako bi hitzaldi paraleloekin kolaboratzen du erakusketan:

 - Otsailak 27: La energía digitalizada. El coste energético de las "Nubes digitales", Javier Echeverría, 19:00h, CIVICAN.

- Martxoak 12: Energía y Movilidad: La evolución tecnológica para una movilidad sostenible y eficiente, Oihana Otaegi, 19:00h, CIVICAN.

Javier Tejadaren hitzaldian izan ziren JAKIUNDEko kideak, Jesus Ugalde, lehendakaria, Nora Alonso, Iden-biotechnologyko CEO, eta Humberto Bustince, UPNA/NUPeko Datuen Zientzia eta Adimen Artifizialeko katedraduna.

Artxiboak:
Energia_Origen_y_final_de_todo.pdf
Diario_de_Navarra-26_02_2020-Pag.1.pdf
Diario_de_Navarra-26_02_2020-Pag2.pdf
1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top