Energia eta mugikortasuna: bilakaera teknologikoa mugikortasun iraunkor eta efizientea bermatzeko bitarteko gisa

Energia eta mugikortasuna: bilakaera teknologikoa mugikortasun iraunkor eta efizientea bermatzeko bitarteko gisa

Oihana Otaegui jakitunak Iruñeko CIVICAN-en martxoaren 12an eskaini behar zuen hitzaldia bertan behera gelditu da Covid-19 pandemiaren eraginez, nolanahi ere, osasun krisialdia pasa eta gero eskainiko du Energia y movilidad: Evolución tecnológica para una movilidad sostenible y eficiente hitzaldia, gaztelaniaz.

Jendarteari zabalik dagoen hitzaldian, energia ekoizteko sortutako berotegi-efektuko gas isurketak klima-aldaketaren eragile nagusiak direla adieraziko du Oihana Otaeguik. Energia-kontsumo osoaren % 30 garraioarena baita, eta beharrezkoa da mugikortasunean erabilitako energia murriztea. «2.000 watteko gizartea» zenbait sektoretan – tartean, mugikortasuna– energia-kontsumoari muga iraunkor bat ezartzen dion ingurumen-kontzeptu bat da.

Automatikan eta Elektronika Industrialean ingeniaría eta Ingeniaria Industrialean doktorea da Oihana Otaegui, eta egun Vicomtech enpresako Garraio Sistema Adimentsuen Saileko zuzendaria da. Bere ustez, mugitzen garen modua sakon aldatuko den garai batean bizi gara, izan ere, autonomia handiagoko ibilgailu elektrikoak errealitatea dira jada, eta gidatze autonomoko teknologia ere garapen betean dago uneotan. Ibilgailu autonomoek mugikortasun elektrikoa eskala handian ezartzea ekarriko dute, eta, ondorioz, dituzten iraunkortasun arloko abantailak areagotu egingo dira, eta ez soilik ingurumenarekin lotuta. Alde batetik, automatizazioak energia-eraginkortasuna hobetu dezake, azelerazioa eta balaztatzeak murrizten baititu, eta azpiegituretan etengabeko ibilgailu-fluxu hobe bat mantentzeko gai baita. Bestalde, ibilgailuak mugikortasun-sektoreko beste berrikuntza batzuetara ere lot daitezke, adibidez auto partekatuak edo mugikortasuna zerbitzu bezala (Mobility‑as‑a‑Service, MaaS) bezalako ekimenak, harpidetza bidezko garraio-zerbitzu integratuak eskaintzea ahalbidetzen dutenak.

Nolanahi ere, hitzaldian azalduko du mugikortasun benetan iraunkorra lortzeko ez dela nahikoa ibilgailu pribatuen erabilera sustatzea: kalean denbora gehiago igaro eta distantzia handiagoak egingo dituzten ibilgailuen alde egin behar da apustu. Testuinguru horretan, ibilgailu autonomoen erabilerak inpaktu nabarmena izango du bai eskaintzen duten erabilera-malgutasunagatik, bai zerbitzua eguneko 24 orduetan emateko ahalmen potentzialagatik. Gainera, auto partekatu gisa edo MaaS sistemekin erabiltzen badira, ezarritako programazio bat jarraituz kargatu daitezke, eta, beraz, sare elektrikoan malgutasun eta egonkortasun handiagoa bermatzeko abantaila eskaintzen dute.

Horiek horrela, hitzaldiaren helburua da mugikortasuna aztertzea, bai eta teknologia berriek mugikortasunaren energia-eraginkortasunean izango duten inpaktua ere. 

Hitzaldiak Energia: Guzti-guztiaren sorrera eta amaiera, Javier Tejada jakitunak komisariatutako erakusketarekin egiten du bat. Erakusketa Nafarroako Kutxako Fundazioak eta La Caixaren Gizarte Ekintzak antolatua da, besteak beste, eta JAKIUNDEk bi jakitunen hitzaldiekin egin du bat erakusketarekin: Oihana Otaeguik osasun krisialdia amaitu eta gero eskainiko duen hitzaldia, eta Javier Echeverríak otsailaren 27an eskainitako La energía digitalizada. El coste energético de las "Nubes digitales" hitzaldia.

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top