HOTSAK/SONIDOS - "Filosofoen ahotsa" Gotzon Arrizabalagarekin

HOTSAK/SONIDOS - "Filosofoen ahotsa" Gotzon Arrizabalagarekin

Gotzon Arrizabalagak HOTSAK/SONIDOS: "Filosofiaren hotsak" zikloaren bigarren hitzaldia eskaini zuen: "La voz de los filósofos", Nafarroako Artxibo Erreal Nagusiko auditoriumean, urriaren 14an.

Hogei bat lagun elkartu ziren hitzaldian, Nafarroako pandemia egoera dela eta aforoa oso murritza delako. Hegelen Estetikan soinu filosofikoa eta musika-soinuaren arteko barrutiaren diferentzia aztertu zuen hitzaldiak, eta ondoren ikusentzuleeen galderentzako tartea egon zen.

Gotzon Arrizabalagak Metafisika, Aintzinako Filosofiaren Historia eta Musikaren Filosofia irakasten ditu Euskal Herriko Unibertsitatean. Bestalde, Donostiako Orfeoiko bulego teknikoko kide eta ahots-teknikaren irakasle arduraduna da. Horrez gain, Concerto Donostiarra taldeko zuzendaria da.

Urriaren 21ean, Víctor Gómez Pin filosofo eta JAKIUNDEko kideak "Filosofiaren haurtzaroko soinua" hitzaldia eskainiko du, leku berean, arratsaldeko 19:00etan.

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top