EKAINA, JAKIUNDE 2022: ITZIAR ASTIASARAN

EKAINA, JAKIUNDE 2022: ITZIAR ASTIASARAN

"Bizitzak ateak irekitzen dizkizu, ez itzazu zuk itxi." Itziar Astiasaran, ekaineko Jakiun de egutegiko protagonistaren aholkua horixe, ekaineko Jakiunde 2022 egutegian. Akademiako lehendakariordea Collie bere zakurrarekin azaltzen zaigu egutegiko argazkian eta bideoan.

Aretxabaletan jaioa, Itziar Astaisaran Farmazian doktorea da, Nutrizio eta Bromatologia arloko katedraduna, eta Nutrizioari buruzko Ikerketa Zentroko zuzendaria da Nafarroako Unibertsitatean. 

Ikerketako errektoreordea izan zen 2011-2021 artean, eta Elikadura Zientzien Institutuko zuzendakarikidea. Farmaziako Errege Akademia Nazionaleko kide. 2004-2011 aldian, Nafarroako Unibertsitateko Farmazia Fakultateko dekanoa izan zen, eta batzar eta elkarte askotako batzorde zientifikoetan aritu da.

27 ikerketa-proiektutan hartu du parte; 20 doktore-tesi zuzendu ditu; haietako batzuk, sari berezidunak eta europarrak. Beste batzuekin batera, 120 argitalpen egin ditu hainbat aldizkaritan; 77 txosten batzarretarako, eta 18 liburu-kapitulu; 8 libururen argitaratzailekide izan da.

Ebaluatzaile da honako kalitate-agentzia hauetan: ANECA (Estatua), UNIQUAL (Euskadi) eta AGAE (Andaluzia); baita Food Science and Technology eta Nutrition and Dietetics arloetako aldizkari zientifiko ugaritan ere.

Urrezko Domina jaso du, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2006an emanda, "Nutrizioaren, Dietetikaren eta Elikagaien Segurtasunaren arloetan egindako ibilbide zientifikoagatik"; baita José María Busca Isusi Saria ere, Euskal Gastronomia Akademiaren eskutik. 2011n, Ibilbide profesional esanguratsuko farmazialari bat Saria jaso zuen, Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak emanda.

---

Jakiunde 2022 egutegiaren helburuen artean emakumeek gure gizartearen aurrerapen zientifiko eta teknologikorako funtsezkoak diren jakintzaren arloetan egiten duten lana ikusezin bihurtzen duten gizarte-ohiturak gainditzea da. Neska-mutilek aukera-berdintasunean ikasi eta lan egin ahal izan dezaten edozein diziplinatan, gizonak egon ohi diren arloetan emakumeek zer presentzia duten jakin behar du gure gizarteak, eta hori ikusarazi egin behar du.Emakumeak ari dira zientzietan, teknologian, ingeniaritzan eta matematiketan (STEM deitutakoak), eta beren ekarpena egiten dute eta egiten duten lanarekin disfrutatzen dute.

Egutegi honen helburua da gizarteari errealitate hori erakustea, eta etorkizuneko belaunaldiak inspiratzea eta, horretarako, aipatutako arloetan Jakiundeko 12 kideren ibilbidearen erakuslehioa da egutegia.

 

Artxiboak:
Calendario_Jakiunde_2022_pared_05.pdf
1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top