MARTXOA, JAKIUNDE 2022: CARMEN MIJANGOS

MARTXOA, JAKIUNDE 2022: CARMEN MIJANGOS

"Las ciencias, femenino plural" hauxe Carmen Mijangos akademikoak, CSIC- Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluko Polimeroen Zientzia eta Teknologia Institutuko "ad honorem" ikerketa irakasleak Jakiunde 2022 egutegiko martxorako aukeratutako esaldia, zientziak emakumeen jakintzagai badirela adierazteko.

Bilbo, bere jaioterria aukeratu zuen Mijangos irakasleak Marina Palaciok martxoko argazkia atera eta bideoa grabatu zitzan. Otsailaren 11n, "Neska eta Emakumea Zientzian Nazioarteko Egunean" errodatu zen eta, dataz baliatuz, Kimikan doktorea den Mijangos akademikoak, dei egiten die neska gazteei lanbide zientifikoaren bidea har dezaten, jakintzaz gain, bidaiatzeko eta kultura eta leku desberdinak ezagutzeko aukera emango liekeelako.

Carmen Mijangos Ugarte (Bilbo, 1949). Kimikan lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatean (1973, UPV/EHU). Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) Polimeroen Zientzia eta Teknologia Institutuan (ICTP) egin zuen doktoretza eta, ondoren, doktoretza ondoko egonaldiak egin zituen Lyonen, Bartzelonan, Estrasburgon eta Toronton.

Gaur egun, Espainiako Kimikako Errege Elkarteko Polimeroen Talde Espezializatuko presidenteordea eta Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planeko Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kidea da. Polimeroen Zientzia eta Teknologia Institutuko (CSIC) zuzendari izan da 1996tik 2001era; MICINNeko Materialen Programa Nazionaleko kudeatzaile 2001etik 2004ra, eta CSICeko Materialen Zientzia eta Teknologia Arloko koordinatzaile 2004tik 2008ra. CSICeko Nazioarteko Batzorde Zientifiko eta Etika Batzordeko kide aholkularia izan da 2008tik 2016ra.

250 argitalpen eta 10 liburu-kapitulu baino gehiagoren egilea da, doktoregoko 16 tesiren eta 18 masterren gainbegiralea. Liderra 35 ikerketa-proiektutan, horien artean 9 europarrak, eta 10 ikerketa-kontratu konpainia multinazionalekin. 5 patente ditu. 100 komunikazio gonbidatu baino gehiago eman ditu nazioarteko kongresuetan eta hainbat herrialdetako unibertsitateetan. 30 ikastaro baino gehiago eman ditu, gonbidapen bidez, Europako eta Latinoamerikako unibertsitateetan polimeroak ikertu, aldatu, gelifikatu eta egituratzeko dituen ildoei buruz.

Besteak beste, RSEQren Karrera Bereizgarri baten Saria jaso du, eta 2014an "Bilbotar Ospetsu" izendatu zuen Bilboko Udalak, Nazioarteko Zientifiko gisa egindako lanagatik. Hainbat esparru akademikotan erreferentziazko zientzialari gisa onartua izan da, eta halaxe egin du Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak ere.

Artxiboak:
Calendario_Jakiunde_2022_pared_02.pdf
1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top