Erronkak 2017: Gatazka karlistaren paisaiak eta oroimenak

Erronkak 2017: Gatazka karlistaren paisaiak eta oroimenak

Jakiundek antolatutako Gatazka karlistaren paisaiak eta oroimenak jardunaldiak harrera beroa izan zuen martxoaren 28an, Lizarrako Karlismoaren Museoan. UPV-EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedraren eta Nafarroako Gobernuaren Kultura Zuzendaritza Nagusia-Bianako Printzearen lankidetza izan zuen Akademiak jardunaldiaren antolaketan. 

Gatazka karlistaren gogorapen prozesuak ikuspuntu desberdinetatik aztertzea izan zuen helburu jardunaldiak. Gatazka karlisten ondorioak termino historiko, arkeologiko eta museologikoen arabera bereizi ziren, ahots desberdinak bateratuz.

Honako hizlariek hartu zuten parte Agustin Azkarate jakitunak koordinatutako jardunaldian: Francisco J. Caspistegui doktorea, Nafarroako Unibertsitateko Historia Garaikideko irakaslea; Ángel García-Sanz doktorea, Nafarroako Unibertsitateko (NUP) Historia Garaikideko irakaslea; Ivan Roldan jauna, UPV/EHU Karlismoaren Arkeologian doktoregaia eta Iñaki Díaz Balerdi doktorea, UPV/EHUko Artearen Historiako irakaslea. Sergio Escribano doktorea, UPV/EHUko Arkeologiako irakaslea izan zen moderatzailea.

Ivan Roldanek Nafarroan (Villatuertan, eta beste herrietan) egiten ari diren indusketetan azaleratutako aztarnen berri eman zuen. Aztarna horiek ahaztutako gertakariak gogora ekartzeko eta herri horietako oroimenak osatzeko baliogarriak izan daitezkeela adierazi zuten hizlariek.

Hitzaldien ondoren, Agustin Azkarate jardunaldiaren koordinatzaile eta UPV/EHUko Arkeologian katedradun eta UPV/EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedraren zuzendariak gidatu zuen hiru hizlarien arteko mahai-ingurua, eta bertaratutako ikus-entzuleek galderak egin eta mahaikideekin eztabaidatu ahal izan zuten.

Artxiboak:
Paisajes_y_memorias_del_conflicto_carlista_-_programa.pdf
1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top