Akademiaren Jakitunak

Alonso Casajús, Nora

Biologoa

Nora Alonso Casajús (Nafarroa, 1975) Biologian lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean 1999an eta Euskal Ikasketen diploma eskuratu zuen unibertsitate berean 2004an. 2005ean Biologiako doktoregoa egin zuen (cum laude) Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta 2016an Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioko Masterra IMF Business School eskolan.

2005etik 2019ko urte amaiera bitartean Iden Biotechnology SLren zuzendari nagusia izan da. Enpresa hori sustatzen eta sortzen parte hartu zuen eta, 2015eko urtarrila arte, Administrazio Kontseiluko burua izan zen. Gaur egun nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresen eta funtsen kanpo-aholkulari da.

Doktoratu aurreko bekadun gisa ekin zion lan-ibilbideari Nafarroako Unibertsitate Publikoko genetikako laborategian, ikerketa-lerro honetan zehazki: «Mikrosateliteetan eta DNA erribosomiko ITSean oinarritutako markatzaile molekularren garapena analisi filogenetikoa egiteko eta anduiak identifikatzeko Pleurotus ostreatus basidiomizetoan» (2000ko ekaina-2002ko ekaina). Ondoren, doktoratu aurreko bekaduna izan zen NUPeko Agrobioteknologia Institutuan, ikerketa-lerro honetan zehazki: «Landare eta bakterietan almidoiaren eta glukogenoaren ekoizpenaren erregulazioan esku hartzen duten faktoreak» (2002ko ekaina-2005eko ekaina).

Nora Alonso Jakiundeko kide urgazle gaztea izan zen 2016ko azarotik 2021era. Urte horretako azaroaren 12an, kide urgazle hautatu zuen Akademiako batzarrak.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Kide urgazle gazte ohiak

Aintzinako kideak

top