Akademiaren Jakitunak

Basabe-Desmonts, Lourdes

Kimikaria

Lourdes Basabe ikerketa-irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta EHUko Mikrofluidika eta Biomika Klusterraren zuzendaria. Bere ekipoak mikrofluidikan eta materialen zientzian oinarritutako plataforma analitikoak garatzen ditu mikrofabrikazioaren bidez.

Lourdesek esperientzia handia du nazioartean, Kimika ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Kimika Supramolekularrean eta Nantecnologian doktoretza egin zuen Holandako Twente Unibertsitatean, eta doktorego ondoko lana Irlandako Dublin Unibertsitatean (DCU) egin zuen. Ikerketa-egonaldiak egin ditu Berkeleyko Unibertsitatean (AEB), Aucklandeko Unibertsitatean (Zeelanda Berria) eta Singapurreko Unibertsitate Nazionalean.

Ikerketaren transferentzia eta merkaturatzearekin lotutako hainbat sari jaso ditu, baita zientzian diharduten emakumeentzako L 'Óreal UNESCO fundazioaren laguntza ospetsua ere.

Lourdes Basaberen lana 35 artikulutan argitaratu da nazioarteko aldizkarietan, eta 30 hitzaldi baino gehiagotan, eta bere lanak 1.200 zitazio baino gehiago jaso ditu gaur egun. 7 patenteren egilea da, eta bi start up-en aholkularitza-kontseiluko kidea: INDICATE Solutions eta BioDTEK.

Lourdes Basabe Akademiako kide gaztea da 2016tik.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Kide urgazle gazte ohiak

Aintzinako kideak

top