Javier Echeverria Ezponda (Iruñea, 1948). Zientziaren Euskal Fundazioko (Ikerbasque) ikertzailea da, Euskal Herriko Unibertsitatera (Soziologia II Saila) atxikia, eta Ikerketa Zientifikoetako Kontseilu Nagusiko (CSCI) Filosofia Institutuko unibertsitate-katedraduna (egun, eszedentzian).
Honako arlo hauek ikertu ditu batez ere: zientziaren eta teknologiaren filosofia; zientziaren etika; zientziaren, teknologiaren eta gizartearen arteko harremanen azterketa, eta informazio- eta komunikazio-teknologia berriak. Berrikuntza-azterketetan ari da 2006tik.
Azken urteetan argitaratu dituen liburuetatik, hauek nabarmentzen dira: Telépolis (1994); Cosmopolitas Domésticos (1995); Los Señores del Aire: Telépolis y el Tercer Entorno (1999); Introducción a la Metodología de la Ciencia: la Filosofía de la Ciencia en el siglo XX (1999); Ciencia y Valores (2002); La revolución tecnocientífica (2003); Gobernar los riesgos: Ciencia y valores en la sociedad del riesgo (J. L. Luján-ekin elkarlanean egindako argitalpena, 2004); Ciencia del bien y el mal (2007), eta La Luz de la Luciérnaga: Diálogos de Innovación Social (Ander Gurrutxagarekin batera, 2012).
International Academy of the Philosophy of Science erakundeko kide da, eta Sociedad Española Leibniz-eko presidenteorde ere bai.
Saiakerako Anagrama Saria jaso zuen, 1995ean; 1997ko Euskadi Ikerketa Saria, Giza eta Gizarte Zientzietan, Saiakerako 2000ko Sari Nazionala (Kultura Ministerioak eman zion, Los Señores del Aire obragatik), eta Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria (2016).
Javier Echeverriari elkarrizketak:
http://www.euskonews.com/0530zbk/elkar_eu.html
http://www.fgcsic.es/lychnos/es_ES/entrevistas/entrevista_javier_echeverria