Mª Carmen Gallastegui Zulaica (Bergara, 1945). Teoria Ekonomikoan katedraduna eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ekonomia Publikorako Institutuko Ingurumen Ekonomia Unitateko zuzendaria. Ekonomian eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, Valladolideko Unibertsitatean; ekonomiako masterra, London School of Economics zentroan (Erresuma Batua), eta doktoretza, Brown Unibertsitatean (AEB).
Honako hauek ditu ikerketa-lerro nagusiak: baliabide berriztagarriak ustiatzeko kudeaketa-eredu egokiak; sektore publikoaren funtzionamendua eta diseinua; Espainiako ekonomiak euroarekin bat egitea, eta jarduera ekonomikoen deslokalizazioaren fenomenoa.
Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren eta EHUren ikerketa-proiektu anitz zuzendu ditu. EHUko eta AZTI-Tecnaliako kideek osatutako Ikerketa-taldeko ikertzaile nagusi gisa aritu da Europako Batasuneko Bosgarren eta Seigarren Esparru Programan. Artikulu ugari argitaratu ditu Espainiako eta nazioarteko hainbat aldizkaritan.
Egonaldi bat egin zuen Oxforden 2001-2002 ikasturtean, basque fellow gisa. Doktoretza-ikastaro batzuk eman ditu EHUn eta estatuko beste unibertsitate batzuetan.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izan zen, 1991n; Ikerbasqueko Batzorde Exekutiboko presidentea, eta Analisi Ekonomikoa, Teknika Kuantitatiboak eta Ekonomia Publikoa Doktoretza-programako zuzendaria. EHUn, Teoria Ekonomikoa Saileko zuzendaria izan da; Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kide, eta Gobernu Batzordeko kide.
Lucas Mallada Sari Nazionala eskuratu du (2005), eta Euskadi Ikerketa Saria (2006).
Elkarrizketa Euskonews