JarduerakErronkak
Solasaldiak. Gure gizartearen erantzuna ustekabeko pandemia baten aurrean. Hirugarren saioa.

Solasaldiak. Gure gizartearen erantzuna ustekabeko pandemia baten aurrean. Hirugarren saioa.

"Gure gizartearen erantzuna ustekabeko pandemia baten aurrean" solasaldien hirugarren saioak pandemia egoerak euskararengan izandako eragina aztertu zuen.

Honako hizlariek hartu zuten parte San Telmo Museoan maiatzaren 31n izan zen saioan:

- Nagore Ipiña, HUHEZIko dekanoa, Mondragon Unibertsitatea

- Asier Basurto, Soziolinguistika Klusterreko Ikerlaria eta komunikazio arduraduna.

- Iñaki Martínez de Luna, soziologoa, hizkuntza gutxituen soziolinguistikan aditua, Euskaltzaindiako kide urgazlea.

Nekane Balluerka, 2021eko Euskadi Ikerkuntza Sariaren irabazlea, UPV-EHUko Psikologia Fakultateko Portaera Zientzien Metodologia arloko katedraduna eta errektore-ohia, izan zen solasaldiaren moderatzailea.

COVID-19aren pandemiak hankaz gora jarri du mundua. Ondorio dramatikoena hildakoak izan dira: sei milioi pertsona, gutxienez. Oso krisi sakon bat eragin du zenbait ordenatan: sanitarioan, jakina, baina baita ekonomikoan, sozialean, emozionalean eta politikoan ere. Oraindik ez dugu gainditu pandemia, eta denbora beharko dugu ondorioak gainditzeko –zentzurik baldin badauka halakorik esateak–. Pandemia berriak etorriko dira. Badakigu. Beraz, ondorioak atera eta bizitakoaz ikasi; hori da egin dezakegun onena.

Horretarako, San Telmo Museoak Erronkak egitasmoaren bitartez, eta Jakiundek, Akademiak diziplina anitzeko kideak dituenez, hainbat diziplinatako eta arlo profesionaletako pertsona kualifikatuen ikuspuntuak alderatu ziruzten hiru saioetan.

Uste dugu elkarrizketak –hainbat esperientzia eta ezagutza-esferatatik abiatuta– ikuspuntu berriak ekar ditzakeela; hots, hitz egiten dutenak diziplina berekoak direnean nekez ateratzen diren ideiak.

Aniztasunetik eta kontrastetik gehiago ikas dezakegu. Helburu hori izan dugu pandemiak erakutsi digunari buruz mintzatzeko egingo ditugun hiru saioetan.

Solasaldiaren grabaketa esteka honetan.

61 -tik 74 -rako elementuak erakusten, guztira:74
<< < 1-60 61-74 > >>
top