JarduerakErronkak
Maiatzak 17. Cómo salir de un trauma sin quedar encadenado al pasado.

Maiatzak 17. Cómo salir de un trauma sin quedar encadenado al pasado.

José Luis Medina doktoreak, Psikiatria Legalean espezializatua eta trauma osteko estresaren nahasmenduan adituak eskaini zuen Enrique Echeburua jakitunak antolatutako zikloaren hirugarren hitzaldia.

Trauma psikikoa, haren maiztasuna, inplikazioak eta ondorioen larritasuna kontuan hartuta, gure garaiko osasun publikoko arazorik garrantzitsuenetako bat dela esan daitekeela uste du Medina doktoreak. Gainera, haren dimentsio historikoa, soziala eta kulturala gero eta garrantzitsuagoa da. Trauma zorigaitz konstantea izan da herrien historian, haren ondorio suntsitzaileek aztarna sakonak utzi dituzte gurearen aurreko gizarteetan, eta, zenbaitetan, haren ondorioak belaunaldi osoetan zabaldu dira. Trauma neurri handian irudikatuta dago artean eta kulturan (espresio, testigantza edo salaketa sozial nabarmen gisa).

Kulturak indarkeriari eta minari lotutako iragan bat berreskuratzea ahalbidetzen du; hari esker, memoria kolektiboak balioa hartzen du berriz, eta kultura-ondare bihurtzen da. Kultura eta arte-adierazpenak, halaber, trauma maila indibidual zein sozialean gainditzea ahalbidetuko duten bitartekoak eta katalizatzaileak izan daitezke.

1 -tik 60 -rako elementuak erakusten, guztira:74
<< < 1-60 61-74 > >>
top