JarduerakErronkak
2016/10/08: Natura-ordena eta hiriko legea

2016/10/08: Natura-ordena eta hiriko legea

Hiriaren antolamendua sortzeko unean betekizun ekologikoa kontuan hartzeko elementua denez, lege sozialaren eta behar naturalaren arteko loturak muga non duen zehaztea guztioi dagokigun arazo filosofikoa da, eta horixe aztertu zen jardunaldi honetan.

EGITARAUA:

11:00-13:30: Mahai ingurua

  • Víctor Gómez Pin, filosofoa, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Jakiundeko kidea (moderatzailea)
  • Andrés Moya, biologoa, Valentziako Unibertsitatea
  • Francisco Ayala, genetista, Kaliforniako Unibertsitatea, Irvine
  • Javier Echeverría, filosofoa, Ikerbasque ikertzailea, Jakiundeko kidea

 

16:00-19:00: Mahai ingurua

  • Víctor Gómez Pin, filosofoa, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Jakiundeko kidea (moderatzailea)
  • Agustín Díaz Yanes, zinema zuzendaria
  • Pello Eizagirre, itsasgizona (Rafael Moneo, arkitektoa eta Jakiundeko kidearen ordez, hark ezin izan zuen eta parte hartu)

19:00: Kontzertua, Itsasoa eta maitasuna - Mar y amor, KANTUZ taldea

------------------------------------------------------------

Goizeko mahaiko parte hartzaileak:  

  • Víctor Gómez Pin, filosofoajardunaldiaren koordinatzailea eta moderatzailea

Jakiundeko kidea, Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia katedraduna, Istituto Veneto di Scienze, Lettere ed Arti (2009) erakundearen Nazioarteko Sariaz gain, Anagrama Saria eta Espasa Saiakera Saria (Entre lobos y autómatas, 2006) ditu. Zorroaga campuseko UPV/EHUko Filosofia Fakultateko proiektuan hartu zuen parte (1979), lehenengo Filosofia Departamenduko zuzendaria izanik. UNESCOren babesarekin orain dela hogei urte hasi eta Donostian bi urtetik behin egiten den International Ontology Congress/Nazioarteko Ontologia Kongresuko zuzendaria da.

  • Francisco Ayala, genetista

Genetista, bere ikerketek egin dute ezagun, batik bat, erloju molekularrari buruz egindakoak, Trypanosoma cruzi gaixotasunaren ugalketari buruzkoak (16-18 milioi pertsona artean jasaten duten Hego Amerikako gaitz endemikoa), eta Plasmodiuma, urtean 400 milioi pertsona kaltetu eta milioi bat hiltzen dituen malariaren agentearen eboluzioari buruzkoak. Hainbat elkarte garrantzitsuetako kide da, hala nola: AEBetako Zientzien Akademia, Arte eta Zientzien Akademia Amerikarra, eta American Philosophical Society. Bill Clinton AEBetako presidentearen aholkulari zientifikoa, eta Science aldizkaria argitaratzen duen Zientziaren Aurrerabiderako Elkarte Estatubatuarraren presidente izan da (American Association for the Advancement of Science). Templeton Saria eskuratu du (2010), besteak beste.

  • Javier Echeverría, zientziaren filosofoa

Jakiundeko lehendakariordea, Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioko ikertzailea, UPV/EHUra adskribatua, eta CSIC-eko Filosofia Institutuko Unibertsitate katedratikoa eszedentzian. International Academy of the Philosophy of Science erakundeko kidea, eta Sociedad Española Leibniz erakundeko lehendakariordea. Hainbat sari jaso ditu, hala nola, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria (2016) eta Euskadi Ikerkuntza Saria Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean (1997). Bere idazlanengatik, berriz, honakoak eskuratu ditu: Saiakera Sari Nazionala (2000) Los Señores del Aire liburuagatik, eta Anagrama Saiakera Saria (1995) Tecnópolis lanagatik.

  • Andrés Moya, biologoa

Valentziako Unibertsitateko Cavanilles Biodibertsitate eta Biologia Ebolutibo Institutuko Genetika katedraduna, Valentziako Gobernuaren Osasun Publikoko Goi-mailako Ikerketa Zentroko zuzendaria (CSISP-FISABIO). American Association for the Advancement of Science erakundeko kidea (1998), hainbat sariren jabe da, aipagarrienak: Genetika Sari Nazionala (2012), Valentziako Gobernuaren Diploma ikerketa biomedikoan erakutsitako bikaintasunagatik (2010), Diario Médico Saria (2006), eta Ikerketa Zientifikoko Bartzelona Hiria Saria (1996).

Arratsaldeko mahaiko parte hartzaileak:

  • Víctor Gómez Pin, filosofoa, jardunaldiaren koordinatzailea eta moderatzailea

Jakiundeko kidea, Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia katedraduna, Istituto Veneto di Scienze, Lettere ed Arti (2009) erakundearen Nazioarteko Sariaz gain, Anagrama Saria eta Espasa Saiakera Saria (Entre lobos y autómatas, 2006) ditu. Zorroaga campuseko UPV/EHUko Filosofia Fakultateko proiektuan hartu zuen parte (1979), lehenengo Filosofia Departamenduko zuzendaria izanik. UNESCOren babesarekin orain dela hogei urte hasi eta Donostian bi urtetik behin egiten den International Ontology Congress/Nazioarteko Ontologia Kongresuko zuzendaria da.

  • Agustín Díaz Yanes, zinegilea

Gidoilaria eta zinema zuzendaria, honako pelikulen gidoiak idatzi ditu: Baton Rouge (1988), A solas contigo (1990), Demasiado corazón (1990), Belmonte (1994) y Al límite (1997). Zuzendu zuen lehenengo filmeak, Nadie hablará de nosotras cuando hayamos muerto (1995) lanak, bi Goya eman zizkion: zuzendari berri onenari eta gidoi original onenari. Ondoren idatzi eta zuzendu ditu Sin noticias de Dios (2001), Alatriste (2006), Solo quiero caminar (2008) eta Oro (2016an estreinatzear dago).

  • Pello Eizagirre, itsasgizona

Merkataritza-nabigazioko kapitaina. 36 urteko esperientzia itsasoan karga orokorreko ontzi, bulkcarrier, petrolio eta metano-ontzietan. Lurrean hainbat proiektuetan egin du lana, horien artean azpimarragarria da Qatargasen Q-Flex eta Q-Max ontzien proiektua (gaur egun itsasoan dabiltzan metano-ontzi handienak). Metano-ontzi horien eta Europa, Japonia eta Amerikako terminalen arteko interfaz/bateragarritasunaren arduraduna izan zelarik.
Gaur egun metano-ontzien kapitain dabil itsasoan.

Artxiboak:
Egitaraua_Programa.pdf
DV-Orden_natural_y_ley_de_la_ciudad.pdf
1 -tik 60 -rako elementuak erakusten, guztira:74
<< < 1-60 61-74 > >>
top