JarduerakErronkak
Musika irakaskuntzaren erronka: etorkizuna irabazteko asiritik ba al dugu?

Musika irakaskuntzaren erronka: etorkizuna irabazteko asiritik ba al dugu?

Duela zenbait urtetik hona, arteen hezkuntza pixkanaka baztertzen joan da gure ikasketa-planetan, erabat ezabatu ez den arren. Musikak, hain zuzen, une zaila bizi du, nola derrigorrezko hezkuntzan, hala ikasketa espezifikoetan, ikasketa-planetan garrantzia kendu zaio eta.

Jardunaldi honen helburua musika hezkuntzaren etorkizunak dakartzan erronkak aztertzea, horien inguruan hausnarketa egin eta eztabaidatzea izan da. Gure xedea XXI. mendeko gizarteek ezinbestean landu behar dituzten gaien inguruko arreta piztea, herritarrak sentsibilizatzea eta aldaketak eragitea da.

Jendartean musika arloko profesional ugari izan ziren (irakasle, musikari profesional, musika-zentroetako eta erakundeetako zuzendariak, ikasleak), eta baita hezkuntza administrazioko ordezkariak ere. Ondorioz, hausnarketarako eta eztabaidarako aukera eskaini zuen jardunaldiak.

Miren Zubeldia, Luis Calderón Escobar, Marta Serna, Luis Ponce de León, Encarnación López de Arenosa eta Miren Iñarga, Musikeneko zuzendariaren hitzaldiak argitalpen batean bilduko dira.

Javier Echeverría, Jakiundeko lehendakariordeak aurkeztu zuen Teresa Catalán Jakiundeko kideak koordinatutako jardunaldia. Teresa Catalán konpositorea, Hezkuntza eta Zientzien Ministerioko Konposizioko eta Instrumentazioko katedraduna da eta, egun, Madrilgo musikako goi-mailako errege kontserbatorioan dihardu lanean.

Artxiboak:
Erronkak-Desafios_programa_22_de_abril_01.pdf
1 -tik 60 -rako elementuak erakusten, guztira:74
<< < 1-60 61-74 > >>
top