JarduerakErronkak
Arteen hotsak Musikenen urrian

Arteen hotsak Musikenen urrian

ARTEEN HOTSAK hitzaldi zikloa eskainiko du urrian Jakiundek Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren lankidetzarekin eta Laboral Kutxaren babesarekin. Jakiundeko kide Teresa Catalán, Musika Sari Nazionala 2017, eta Igor Ijurra, Iruñeko Orfeoiko zuzendariak koordinatutako zikloa da.

Hitzaldiak Musikeneko auditorioan izango dira, arratsaldeko 19:00etan eta sarrera librea izango da lekuak bete arte. Hauxe egitaraua:

 

Urriaren 2a, 18:30h, Musikeneko auditorioa

MUSIKA ETA ARKITEKTURA. Gehienek gauzak baino ikusten ez dituzten tokian erlazioak ikusten ditu begiratzen dakienak

Gure gizarteak soinuak eta irudiak bonbardatzen dizkigu etengabe. Bonbardaketa horretan, neurriaren edozer zentzu bistatik galtzen dugu, eta gauzen bilakaera iragankor horretan baino ez dugu lortzen errealitateari eustea. Ondorioz, erlazioen mundua –gauzen arteko aberastasuna agertzen duena– ez da agerian jartzen. Benetako musikak eta arkitekturak, denborako eta espazioko erlazioen ereduzko diziplina izanik, gauzen mundutik bakartzen erakuts diezagukete, eta gure gizateria benetan aberasten duen hori bizitzen lagundu.

JOSEP LLORCA BOFÍ. Arkitektoa eta pianista, Universitat Politècnica de Catalunyako Arkitektura Teknikoko Eskolako irakaslea.

 

Urriaren 10a, 18:30h, Musikeneko auditorioa

MUSIKA ETA ARKITEKTURA. “Dena berdina da”, Oteiza dixit.

«Arteen hotsak» izenburupean musikaren eta eskulturaren arteko harremanak bilatzeak ageriko galdera batzuk egitera garamatza: Zer du eskulturak, soinuak egin ahal izateko? Nola egiten da musikazko estatua bat? Zerk lortzen du eskultura musikarekin, eta alderantziz? Nola saihestu ditzakete musikak eta eskulturak beren desadostasunak? Baliteke horrenbeste ere ez izatea: «Dena berdina da», Oteiza dixit. Musikaz eta eskulturaz hitz egiteko, Jorge Oteizarengana itzuliko gara.

ELIXABETE ETXEBESTE. Musika eta Etnomusikologiaren Filosofia eta Estetikaren irakaslea, Musikene; “Oteiza y la Música” liburuaren idazlea.

 

Urriaren 16a, 18:30h, Musikeneko auditorioa

MUSIKA ETA PINTURA. XX. Mendeko lehenengo abangoardiak.

JOSÉ LUIS TÉLLEZ. Musika kritikoa, musikologoa, Radio Clásica (RTVE) kateko esataria.

 

Urriaren 23a, 18:30h, Musikeneko auditorioa

MUSIKA ETA MATEMATIKAK. Objektibotasuna eta dotorezia, abangoardiako artearen mesedetan.

Gizateriaren hasieratik, rol garrantzitsua jokatu dute matematikek inguratzen gaituen mundua deskribatzeko eta aztertzeko, eta horri buruz hausnartzeko eta teorizatzeko garaian. Musika, hala plano analitikoan nola konposiziokoan, ez da bilakaera horretatik kanpo gelditu, eta sortzaile askok matematika-teknikak aplikatu dituzte beren lanak sortzeko prozesuan, historian zehar.

Gaur egunera etorrita, zalantzarik ez dago: matematikako kontzeptuek aukera sorta handia eskaintzen diote sortzaileari. Baina: Zergatik erabiltzen ditugu matematikak? Zer-nola dira erabilgarriak gure xede artistikoetarako? Zeintzuk dira xede horiek XXI. mendeko sortzaile gisa? Ba al dago «eredu» sonoritaterik tresna matematikoak erabiltzean? Publikoak erabili ditugun teknikak estimatzea nahi al dugu? Izan ere: Behar al dugu publikorik? Eta, ezeren aurretik: Zergatik idazten dugu musika?

Galdera horiei eta beste batzuei erantzungo zaie hitzaldi honetan, betiere hizlariaren ikuspegi pertsonaletik. Ikusizko eta soinuzko zatiak, bai eta algoritmikoak ere, erakutsiko dira musika-piezak sortzeko zenbait kontzeptu matematikako argitzeko.

PEDRO GÓMEZ. Konpositorea, Telekomunikazio ingeniaría (Europako Espazio Agentzia).

 

Urriaren 30a, 18:30h, Musikeneko auditorioa

MUSIKA ETA ZINEA. Bikote bitxia.

Zinematografoaren hastapenetatik, filmek musika izan dute lagun. Gaur egun ere hala da ikus-entzunezkoen eremuan. Nolanahi ere, zer puntutaraino da ematen duena bezain naturala hain ezaugarri eta helburu desberdinak dituzten bi diziplinen arteko erlazioa? Hitzaldi honetan, bi alderdi azalduko dira: batetik, horietako bakoitza definitzen duten ezaugarriak zeintzuk diren eta, bestetik, nola elkarreragin dezaketen narrazio zinematografikoaren testuinguruan.

ROBERTO CUETO. Carlos III Unibertsitateko irakaslea, Donostiako Zinemaldiko Hautespen Batzordeko kidea.

Artxiboak:
Las_Artes_Suenan-Arteen_Hotsak_Musikenen_01.pdf
1 -tik 60 -rako elementuak erakusten, guztira:74
<< < 1-60 61-74 > >>
top