JarduerakErronkak
2016/05/04: Material berrien iraultza: Zientzia eta material berriak

2016/05/04: Material berrien iraultza: Zientzia eta material berriak

Material berrien eta ohiko materialen garapen teknologikoan aitzindaria izan da Euskal Herria eta halaxe izaten jarraitzen du gaur egun ere. Hala nola, burdinaren, altzairuaren eta plastikoen garapenean. Gizarte txikia gara, zientziaren eta teknologiaren alorrean aurreratua, eta ezinbestean aurrera egin beharra dugu, beste herrialdeek ere materialak ekoizteko ezagutzak eta prozesuak garatzen ari diren mundu globalizatu honetan lehian jarraitu ahal izateko.

Testuinguru horretan, gure gizartean material berriak garatzeak duen inpaktu ekonomikoa, soziala, zientifikoa eta teknologikoa ezagutarazi nahi du jardunaldi honek. Horretarako, materialek garapen ekonomikoan eta enpleguen sorreran zenbaterainoko eragina duten, eta zientzian, enpresa-munduan, eta gizarte-ongizatean duten inpaktua ere aztertzea izan da jardunaldiaren helmuga.

Carmen Mijangos eta Juan Colmenero jakitunek koordinatutako jardunaldia bi saioetan banatu zen eta lehenengoa maiatzaren 4an egin zen San Telmo Museoan. Material berrien ikerketaren inguruan lanean diharduten ikertzaileen topagune izan zen saioa, honako gaiak aztertuz:

- METAZLEZKO MAYERIALEN IRAGANA, ORAINA ETA GEROA

Juan José Damborenea, CSICeko irakasle-ikertzailea, CSICeko lehendakariorde ohia.

- GRAFENOAREN ORAINA ETA GEROA

Francisco Guinea, IMDEA-NANOko irakasle-ikertzailea, Fisika Sari Nazionala

- GRAFENOAREKIN BIZIMODUA ATERA: DENERAKO BALIOKO DUEN MATERIALA OTE?

Amaia Zurutuza, Grapheneako zuzendaria

- NANOFOTONIKA

Javier Aizpurua, CFM CSIC-UPV/EHUko zuzendaria

- NATURA IMITATUZ: BANAKAKO MAKROMOLEKULAREN NANOTEKNOLOGIA

Josetxo Pomposo, CFM CSIC-UPV/EHUko Ikerbasque irakasle-ikertzailea

 

 

Artxiboak:
erronkak_materialak_egitaraua.pdf
DV_entrevista_a_Carmen_Mijangos_01.pdf
1 -tik 60 -rako elementuak erakusten, guztira:74
<< < 1-60 61-74 > >>
top