HOTSAK / SONIDOS: Zientzien hotsak hitzaldi zikloa antolatu du JAKIUNDEk, Musikeneren lankidetzarekin eta Laboral Kutxarekin babesarekin. Teresa Catalán eta Igor Ijurra jakitunek koordinatutako zikloa, 2018ko urrian eskainitako Arteen Hotsak zikloaren ondoren dator Zientzien Hotsak Musikenera.
(Hitzaldiak gaztelaniaz izango dira).
URRIAK 8, 18:30h
NEUROZIENTZIA eta MUSIKA. Musikak gure garunean duen eragina
José Félix Martí Massó doktorea, Neurologia katedradun emeritua, UPV/EHU; JAKIUNDEko kidea.
Sinopsia: Neuroirudiak erabiltzen dituzten ikerketei esker jakin ahal izan dugu nola islatzen, jasotzen, prozesatzen eta interpretatzen duen gure garunak musika, baita zer aldaketa mota eragiten duen musikak beregan. Hitzaldiak gai hauek aztertu zituen, musikaren jatorria eta funtzioarekin batera: zergatik atsegin dugun musika, garunean musikak eta lengoaiak duten harremana, garunean eragiten dituen behin behineko eta behin betiko aldaketak, musikarako abilezian jaiotzetiko gaitzek zein bizitzan zehar jasandakoek eragiten dituzten aldaketak, eta musika-terapiak gaitz neurologikoetan duen baliagarritasuna.
José Félix Martí Massó doktorea Donostiako Unibertsitate Ospitalea-OSI Donostiako Neurologia Zerbitzuko buru izan zen, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Neurologiako irakasle titularra era berean, iaz erretiroa hartu zuen arte.
URRIAK 15, 18:30h
MUSIKA eta GIZA-EBOLUZIOA. Historiaurretiko kontaketa
Conchi de la Rúa, Antropologia fisikoko katedraduna, UPV/EHU; JAKIUNDEko kidea.
Sinopsia: Eboluzio-prozesu bati esker gara garen modukoak. Eboluzio horretan, hainbat moldaera biologiko eta kultural gertatu dira, zeinak gizakiak iraun zezan lagungarri izan baitira. Gure espeziearen genealogian sartuko gara, eta musikaren sorrerari buruzko ezagutzan argi egingo duten ebidentziak aurkeztuko. Musika adierazpide iragankorra denez, zuzeneko ebidentziak gutxi dira. Hauek ditugu soinu-lekuko batzuk: txilibitu baten antzera zulatutako hezurren aztarnak (Bolinkoba, Bizkaia), eta animalien hezurrekin egindako Paleolitoko txirulak, neanderthalen aztarnategietan aurkituak (Divje Babe, Eslovenia, duela 43 mila urtekoak), baita Homo sapiensaren txirulak ere –horien artean Hohle Fels-eko (Alemania) txirulak nabarmendu behar dira, Aurignac aldikoak, duela 35 mila urtekoak–, eta Izturitzekoa (Nafarroa Beherea), Gravette aldikoa, hau da, duela 30 mila urte ingurukoa. Soinu-elementu horien analisi akustikoak erakusten du giza belarriak entzuteko moduko maiztasun-bandaren barruko soinuak egiten dituztela, eta hori neanderthalen garaian, lehenago ez bada, hala izatea azpimarratzekoa da.
URRIAK 29, 18:30h
FISIKA eta MUSIKA. Unibertsoa, materia eta uhinak
Javier Tejada, Materia kondentsatuaren fisikako katedraduna, Bartzelonako Unibertsitatea; JAKIUNDEko kidea.
Sinopsia: Unibertsoa ezerezetik sortu zen, horregatik da zero haren energia. Gaur egun, 13.500 milioi urte geroago, unibertsoa hotza da, eta mikrouhinak biltzen ditu, telefonia mugikorrekoenak bezalakoak. Duela gutxi jakin dugu badirela beste uhin batzuk, grabitazio-uhinak, Lurrera iristen ari zaizkigunak. Beharbada, honetan guztian interesgarriena De Broglieren uhinak dira, zeinak mugimenduan dauden objektu txikiekin lotuta dauden, eta mekanika kuantikoaren oinarria diren.
Nire hitzaldia, batez ere, naturaren edertasunari forma ematen dioten fenomeno kuantiko ondulatorioei buruz izango da. Seguru nago Händelek horien berri izan balu beste Mesias bat konposatuko zukeela: indarrak aterako zituzkeen aurrean agertzen zitzaion paradisu berritik.
AZAROAK 5, 18:30h
TEKNOLOGIA eta MUSIKA: Teknologia arte modu berri bat al da?
Julián Ávila, konpositorea eta Musika-teknologia irakaslea Gaztela-Mantxako Goi-Mailako Kontserbatorioan (CSMCLM - Conservatorio Superior de Música de Castilla La Mancha).
Sinopsia: Musikan teknologia erabiltzea helburu artistiko zehatz batzuk lortzeko dela pentsatu behar da. Kasu askotan, konpositoreari laguntzeko tresna bat izan da; adibidez, prozesu musikalen kalkuluak egiteko, audioaren edo partituren edizioan. Teknologiaren eta musikaren artean dagoen lotura erraz hauteman daiteke, kontuan hartzen bada garai historiko bakoitzeko teknologiak bide eman diola garapen artistiko jakin bati; adibidez, mikrofonoarekin, bozgorailuekin eta soinu-grabazioekin beste bitarteko batzuekin lortu ezin izan zen garapen artistikoa lortu zen.
Hitzaldi honetan, teknologia bere hartan artetzat jotzeko aukeraren inguruan hausnartuko dugu, eta ea gaur egungo estetika musikala eboluzio une horretan dagoen, adierazpen musikal berrienak kontuan hartuta (arte soinuduna, instalazio interaktiboak...).
Teknologia artea da, ala artearen lagun baino ez da? Oraindik bitarteko bat da? Erreminta bat? Ala helburu bat?
Musikak gure gizartean duen eragina aztertzea helburu duen Hotsak/Sonidos hitzaldi zikloa antolatuko du Jakiundek Donostian. Edizio berri honetan "Ideien hotsak" izango ditu aztergai egitasmoak .
Hitzaldiak...
"Ideien hotsak" entzungo dira, berriz ere, HOTSAK/SONIDOS zikloaren baitan, Teresa Catalán eta Igor Ijurra Jakiundeko kideek koordinatutako zikloan.
Aurtengo edukiak musika eta kritika, musika eta gaur egungo...
Gotzon Arrizabalaga, "Concerto Donostiarra" ganbara taldeko zuzendaria eta UPV/EHUko Hezkuntza, Antropologia eta Filosofia Fakultateko Metafisika irakasleak eskaini zuen "Filosofiaren hotsak" zikloaren...
Luis Ángel de Benito, RNE-ko Radio Clásica-ko "Música y Significado" irratsaioko zuzendariak eskaini zuen Nafarroako Artxibo Nagusian egiten ari den "Ideien hotsak" zikloko bigarren hitzaldia, urriaren...
Ramón Andrés, literatoa eta musikologoa (saio-idazlea, poeta, itzultzailea), Vianako Printzea sariduna (2015) eta Entseguko Sari Nazionala (2021) arduratu zen "Ideian hotsak" zikloko bigarren hitzaldia eskaintzeaz,...
HOTSAK/SONIDOS egitasmoak "Ideien hotsak" ekarri zituen urrian Iruñera. Lau hitzaldiko zikloa Pilar Ramos, Errioxako Unibertsitateko irakaslea eta "Feminismo y Música. Introducción Crítica" (Madrid: Narcea,...
Tomás Marco konpositoreak, 2002ko Musika Sari Nazionalaren irabazleak eskaini zuen urriaren 6an, "Filosofiaren hotsak" zikloko bigarren hitzaldia, Musikenen.
"Arrazoi-soinuaren kritika" hitzaldia,...
HOTSAK/SONIDOS zikloa Iruñera itzuliko da urrian, Nafarroako Artxibo Nagusira, "Octubre Archimusical" egitarauaren baitan.
Aurten Ideien hotsak izango dira nagusi, urriak 6, 13, 20 eta 28an eskainiko diren lau...
Javier Echeverriak zabaldu zuen "Filosofiaren hotsak", lau hitzaldiko zikloa Musikenen, irailaren 29an. Lehenengo hitzaldi honetan, zientziaren filosofo eta Jakiundeko kideak Filosofiaren eta Musikaren arteko...
HOTSAK/SONIDOS zikloa Musikenera dator udazkenean, edizio honetan musika eta filosofia aztertuko direlarik, azken edizioetan Zientzien, Arteen eta Erlijioen hotsak entzun eta gero.
Hauexek Filosofiaren hotsak egitarauak...
Tomás Marco konpositoreak itxi zuen Filosofiaren hotsak zikloa Arrazoimen soinudunaren kritika hitzaldiarekin, ekainaren 8an, Nafarroako Artxibo Nagusian, Iruñean.
Hitzaldia konpositoreak konfinamendu garaian egindako...
Ekainaren 1ean, Víctor Gómez Pin akademikoak La Infancia Sonora de la Filosofía hitzaldia eskaini zuen, Filosofiaren hotsak zikloaren baitan, Nafarroako Artxibo Nagusian, Iruñean.
Filosofiaren hotsak zikloa, 2020 urrian bertan...
Ekainaren 1ean eta 8an, Víctor Gómez Pin filosofoak eta Tomás Marco konpositoreak hitzaldi bana eskainiko dituzte Filosofiaren hotsak zikloan, Jakiunderen HOTSAK/SONIDOS egitasmoaren baitan. Urrian ziren eskaintzekoak hitzaldiak,...
HOTSAK/SONIDOS: Filosofiaren hotsak zikloa bertan behera utzi du JAKIUNDEk pandemiak eragindako egoera dela eta.
Nafarroako Errege Artxibo Nagusian urrian eskaintzen ari zen zikloko azken bi hitzaldiak, JAKIUNDEko kide Víctor...
Gotzon Arrizabalagak "La voz de los filósofos" hitzaldia eskaini zuen HOTSAK/SONIDOS: Filosofiaren hotsak zikloaren baitan, urriaren 14an, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.
Pandemia Nafarroan izaten ari den eragina...
El musicólogo Jorge Rozemblom, director de Radio Shefarad, ofrecerá la conferencia de clausra del ciclo "Las Religiones Suenan", el 27 de octubre, martes, en Musikene a las 18:30h.
Nos hablarará sobre la música judía,...
Manuela Cortés, arabista, profesora de la Universidad de Granada y académica de número de la Academia de Historia Andaluza impartió la tercera de las conferencias del ciclo Las Religiones Suenan: "Música, terapéutica y...
El académico Javier Echeverría abrió el ciclo HOTSAK/SONIDOS La Filosofía Suena-Filosofiaren hotsak el 7 de octubre en al Archivo General y Real de Navarra en Pamplona, junto con el académico Humberto Bustince, encargado de...
Erlijioen hotsak - Las Religiones Suenan zikloaren bigarren hitzaldiaz Antonio Ezquerro arduratu zen; musikologoa da, eta CSICeko (Ikerketa Zientifikoen Goi-mailako Zentroa) ikertzailea, Bartzelonako Milà i Fontanals Erakundeko...
Margarita Díaz-Andreuk Hotsetatik haratago - Arkeoakustikaren ikuspuntutik, bestelako begirada bat historiaurreko gizarteetako mito eta erlijio-sinesmenei konferentzia eskaini zuen irailaren 29an, Musikenen.
Jakiundeko kide José...
Por tercer año consecutivo JAKIUNDE organiza con la colaboración de MUSIKENE y el patrocinio de LABORAL KUTXA, el ciclo de conferencias HOTSAK/SONIDOS.
Coordinado por los académicos Teresa Catalán e Igor Ijurra, las...
El programa HOTSAK/SONIDOS estrena en Pamplona el ciclo La Filosofía Suena, que presentará las siguientes conferencias en el Archivo General y Real de Navarra en Pamplona:
- 7 de octubre, Javier Echeverría, filósofo...
Julián Ávilaren hitzaldia
Azaroak 5, 2019
MUSIKENE, Donostia
Margarita Díaz-Andreuren hitzaldia
Urriak 30, 2019
Nafarroako Museoa, Iruñea
Javier Tejadaren hitzaldia
Urriak 29, 2019
MUSIKENE, Donostia
Conchi de la Rúaren hitzaldia
Conchi de la Rúa
MUSIKENE, Donostia
Neurozientzia eta Musika. Musikaren eragina gure garunean. Hauxe izan da Zientzien Hotsak zikloa zabaldu duen hitzaldia, urriaren 8an, MUSIKENEn, JAKIUNDEk antolatua Laboral Kutxaren babesarekin.
José Félix Martí Massó...
Nafarroako Museoa, Santo Domingo kalea 47, Iruñea.
Urriak 30 eta azaroak 13, 20 eta 27 de noviembre, asteazkenez, 19:00etan.
Laboral Kutxak babestutako hitzaldi zikloa.