JarduerakHotsak/Sonidos
HOTSAK/SONIDOS: Arrazoimen soinudunaren kritika Iruñean

HOTSAK/SONIDOS: Arrazoimen soinudunaren kritika Iruñean

Tomás Marco konpositoreak itxi zuen Filosofiaren hotsak zikloa Arrazoimen soinudunaren kritika hitzaldiarekin, ekainaren 8an, Nafarroako Artxibo Nagusian, Iruñean.

Hitzaldia konpositoreak konfinamendu garaian egindako ikus-entzunezko lan batekin amaitu zen: Sueño de la razón viral. Musikalana Youtuben dago eskuragarri:

https://www.youtube.com/watch?v=cDvaU8X2uYA

Filosofiaren hotsak zikloa, 2020 urrian bertan behera gelditu zen egoera epidemiologikoa medio, lehenengo bi konferentziak Jakiundeko kide Javier Echeverría, zientziaren Filosofoak, eta Gotzon Arrizabalaga, EHUko Metafisika, Aintzinako Filosofia eta Musikaren Filosofia irakasleak. 2021eko ekainean eman ez ziren bi konferentziak berreskuratu ahal izan ditu Jakiundek. Lehena, Víctor Gómez Pin Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Filosofia katedradun emerituarena, ekainaren 1ean eta, bigarrena, Tomás Marco konpositorearena, ekainaren 8an.

Teresa Catalán konpositoreak, 2019ko Musika Sari Nazionala eta 2021eko Vianako Printzea sariduna, eta Igor Ijurra, Iruñeko Orfeoiko zuzendariak koordinatutako egitasmoa da HOTSAK/SONIDOS, eta honen baitan eskaini da La Filosofía Suena zikloa.

Urrian Iruñera itzuliko da HOTSAK/SONIDOS, Ideien hotsak lau hitzaldiko zikloa berriarekin.

top