JarduerakHotsak/Sonidos
HOTSAK/SONIDOS: Filosofiaren hotsak Musikenen

HOTSAK/SONIDOS: Filosofiaren hotsak Musikenen

HOTSAK/SONIDOS zikloa Musikenera dator udazkenean, edizio honetan musika eta filosofia aztertuko direlarik, azken edizioetan Zientzien, Arteen eta Erlijioen hotsak entzun eta gero.

Hauexek Filosofiaren hotsak egitarauak eskainiko dituen hitzaldiak, gaztelaniaz:

Irailak 29: OIHARTZUN FILOSOFIKOAK. COVIDEMIA ADIBIDE, Javier Echeverria, zientziaren filosofoa eta Jakiundeko kidea.

Urriak 6: ARRAZOI-SOINUAREN KRITIKA, Tomás Marco, konpositorea, Musika Sari Nazionala (2002).

Urriak 13: FILOSOFOEN AHOTSA, Gotzon Arrizabalaga, UPV/EHUko Folosofia Saileko Metafisika irakaslea, eta "Concerto Donostiarra" ganbara taldeko zuzendaria.

Urriak 27: FILOSOFIAREN HAURTZAROKO SOINUA, Víctor Gómez Pin, Filosofiako katedratiko emeritua, Bartzolonako Unibertsitate Autonomoa, Jakiundeko kidea.

Zikloa jendarteari zabalik dago eta sarrera librea da, lekuak bete arte. Hitzaldiak arratsaldeko 18:30an izango dira, Musikeneko auditorioan.

Jakiundek antolatutako HOTSAK/SONIDOS egitasmoak Laboral Kutxaren babesa eta Musikeneren lankidetza ditu.

Artxiboak:
Filosofiaren_hotsak_Musikenen-La_Filosofia_Suena_01.pdf
top