JarduerakHotsak/Sonidos
HOTSAK/SONIDOS: Filosofoen ahotsa Musikenen

HOTSAK/SONIDOS: Filosofoen ahotsa Musikenen

Gotzon Arrizabalaga, "Concerto Donostiarra" ganbara taldeko zuzendaria eta UPV/EHUko Hezkuntza, Antropologia eta Filosofia Fakultateko Metafisika irakasleak eskaini zuen "Filosofiaren hotsak" zikloaren hirugarren hitzaldia urriaren 13an Musikenen.

Jesus M. Ugalde jakituna arduratu zen aurkezpenaz, eta "Filosofoen ahotsa" izenburua zuen hitzaldian, Gotzon Arrizabalagak Hegelen Etikan soinu filosofikoaren eta soinu musikalaren arteko maila desberdintasuna aztertu zuen, eta hainbat filosofoen ahotsaren bitartez haien sistema filosofikoen ezaugarriak igarri ezin diren arren, haien arrazoibideak eragin dezakeen musikaltasuna behintzat antzeman daitekeela adierazi zuen. Filosofo ospetsu garaikideen irudi eta soinu grabaketekin hornitu zituen bere azalpenak.

Urriaren 27an, Jakiundeko kide Víctor Gómez Pin filosofoak itxiko du zikloa "Filosofiaren haurtzaroko soinua" hitzaldiarekin. Hitzordua, 18:30etan Musikenen.

"Filosofiaren hotsak" zikloak Laboral Kutxaren babesa eta Musikeneren lankidetza ditu.

top