JarduerakHotsak/Sonidos
HOTSAK/SONIDOS: Filosofoen ahotsa Gotzon Arrizabalagarekin

HOTSAK/SONIDOS: Filosofoen ahotsa Gotzon Arrizabalagarekin

Gotzon Arrizabalagak "La voz de los filósofos" hitzaldia eskaini zuen HOTSAK/SONIDOS: Filosofiaren hotsak zikloaren baitan, urriaren 14an, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Pandemia Nafarroan izaten ari den eragina dela eta, aforoa oso murritza da eta hogei bat ikusentzule elkartu ziren, Hegelen Estetikan soinu filosofikoaren eta musika-soinuaren arteko barrutiaren desberdintasuna aztertu zuen hitzaldia entzuteko. Ondoren ikusentzuleen galderak erantzun zituen hizlariak.

Gotzon Arrizabalaga Metafisika, Aintzinako Filosofia eta Musikaren Filosofia irakasten ditu Euskal Herriko Unibertsitatean. Bestalde, Donostiako Orfeoiko bulego teknikoko kide eta ahots-teknikaren irakasle arduraduna da. Horrez gain, Concerto Donostiarra taldeko zuzendaria da.

Urriaren 21ean, Víctor Gómez Pin filosofo eta JAKIUNDEko kideak "Filosofiaren haurtzaroko soinua" hitzaldia eskainiko du, leku berean, arratsaldeko 19:00etan.

top