JarduerakHotsak/Sonidos
HOTSAK/SONIDOS: Ideien hotsak Iruñean, Musika eta Feminismoa

HOTSAK/SONIDOS: Ideien hotsak Iruñean, Musika eta Feminismoa

HOTSAK/SONIDOS egitasmoak "Ideien hotsak" ekarri zituen urrian Iruñera. Lau hitzaldiko zikloa Pilar Ramos, Errioxako Unibertsitateko irakaslea eta "Feminismo y Música. Introducción Crítica" (Madrid: Narcea, 2003) liburuaren idazleak zabaldu zuen, urriaren 6an, Nafarroako Artxibo Nagusian.

Azken bi hamarkadetan emakumeen musika-praktikaren inguruan egin diren ikerketa musikologikoen ibilbidea azaldu zuen Pilar Ramosek. Musikaren arloan emakumeen historiari buruzko hausnarketa, eztabaida eta ezagutza handiagoa eragin duten gaiak izan zituen hizpide, batez ere konpositoreen, interpreteen eta mezenasen azterketa, bai eta «genero» kontzeptuari buruzko eztabaidak ere.

Iciar Astiasarán Jakiundeko lehendakariordeak aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuaren babesa eta Laboral Kutxaren eta Nafarroako Artxibo Nagusiaren lankidetza duen ziklkoko lehenengo hitzaldi hau.

top