JarduerakHotsak/Sonidos
HOTSAK/SONIDOS:Ideien hotsak Iruñean, Musika eta Mitologia

HOTSAK/SONIDOS:Ideien hotsak Iruñean, Musika eta Mitologia

Ramón Andrés, literatoa eta musikologoa (saio-idazlea, poeta, itzultzailea), Vianako Printzea sariduna (2015) eta Entseguko Sari Nazionala (2021) arduratu zen "Ideian hotsak" zikloko bigarren hitzaldia eskaintzeaz, Nafarroako Artxibo Nagusian, Iruñean, urriaren 13an.

Musika eta mitologiaz hitz egiteko, musikarekin loturiko greziar mito nagusia aukeratu zuen Ramón Andresek: "Norantza begiratzen du Orfeok?" izan zen hitzaldiaren izenburua.

 

Konferentzian azaldu zuen, dakigunez, Orfeo Hadesera jaitsi zela Euridizeren bila, baina Ramón Andrések bere buruari galdetu zion ea benetan infernura jaitsi zen eta ea benetan bere maitea erreskatatzera joan ote zen. Orfeo alderraia dela uste du, malenkoniatsua: ez du etxerik, musikak bakarrik babesten du. Minaren erdigunera, itzalen azpimundura egindako bidaia ez da mito bat, baizik eta zibilizazio konplexu bezain fanatiko batean, gurean, salbu sentitu ez direnen biografia.

Teresa Catalanekin batera HOTSAK/SONIDOS zikloaren koordinatzaile den Igor Ijurra akademikoak egin zuen ekitaldiaren aurkezpena. Ekimenak Nafarroako Gobernuaren babesa eta Laboral Kutxa eta Nafarroako Artxibo Nagusiaren lankidetza du.

top