Erlijioen hotsak - Las Religiones Suenan zikloaren bigarren hitzaldiaz Antonio Ezquerro arduratu zen; musikologoa da, eta CSICeko (Ikerketa Zientifikoen Goi-mailako Zentroa) ikertzailea, Bartzelonako Milà i Fontanals Erakundeko Historiaren Zientzien eta Musikologiaren Sailean. Gainera, Espainiako RISMen (Répertoire International des Sources Musicales) presidentea da, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Donostiako Orfeoiaren Ikerketa Saria jaso zuen 2013an.
Antonio Ezquerrok «Prima le parole e poi la musica. Soinu-akonpainamendua liturgia kristauaren goraipamen gisa» hitzaldia eskaini zuen urriaren 6an (asteartea), 18:30ean, Musikenen. Jakiundek Musikeneren lankidetzarekin antolatutako eta Laboral Kutxak babestutako zikloaren kolaboratzailea da.
Jakiundeko kide José Félix Martí Massók aurkeztu zuen publiko guztiei irekitako hitzaldia, eta Antonio Ezquerrok Europan musikaren erabilerak –hasieran, erlijioari lotuta zegoen– izan duen bilakaera luzea azaldu zuen labur.
Kristautasuna agertu zenetik, duela bi mila urte baino gehiago, erritu baten musika-akonpainamenduak aldaketa asko izan ditu; erritua bera egonkor mantendu da mendeetan, baina aldi berean aldatuz joan da –bilakaera motel baten mende–. Tenplu kristauetan musikak aldaketa asko izan ditu, hasi arianismoaren garaitik –Iberiar penintsulan Erromatar Inperioa erori zenean hartu zuen indarra– eta protestantismoaren loraldiraino, hau da, Erdi Aroaren amaieraren eta Europako zati handi bat Errenazimendu betean zegoen garaiaren arteraino, eta hark Trentoren ondoren eragindako berehalako kontrarreforma ere kontuan hartuta. Monasterioetatik hasi, eta katedraletaraino, eta deboziozko beste hainbat tokitaraino (ermitak, santutegiak, otoiztegiak...), gaur egun arte. Eta kantu xehetik eta antzinako liturgia «nazionaletatik» (kantu anbrosiarra, galikanoa, beneventarra, bisigotikoa edo mozarabiarra, erritu sarumdarra, koptoa...) IX. menderaino, alegia, polifoniaren agerpen eta garapen aldiraino: polifonia Europako elementu bereizgarritzat jo ohi da, eta geroagoko «alla Palestrina» eredu baten eragiletzat, zeina ia Vatikanoko II. Kontziliora arte nabarmen zabaldu zen. Baina, musika uste bakarreko (baina irakurketa askoko) testuinguru-aldaketetara moldatu zen une oro, berriro, gaur egunera arte: monoteista vs politeista Antzinaroan (judutarrak eta lehen kristauak vs jentilak –funts bakar bat askotariko izaeren aurrean?–; gero, «Liburuko» erlijioena –musulmanak barne jada– vs paganoak; eta are geroago, 500. urtean, kristauen beren artean: katoliko-erromatarrak, ortodoxoak, luteranoak, kalbinistak, puritanoak, hugonoteak, anglikanoak, ebanjelikoak...).
Hori horrela, eboluzionatu egin zuen: kantu monodiko biluzitik artifizio polifonikoaren konplexutasun eta bilbe kontrapuntistikora, eta, gero, musika instrumentala eta hori garatzea eta tenpluetan sartzea –organotik ministrilen kopletara eta hortik benetako orkestretara, batik bat Benedikto XIV.aren Annus qui entziklikatik abiatuta– eta alderdi teatralarekiko sinbiosia –opera–; azken horrek abesbatzak eta orkestra handia sartu zituen eliza kristauetan. XIX. mendearen erdialdean, une egiaz traumatikoa bizi izan zuen; izan ere, esaterako, Espainian, gobernuak eta Egoitza Santuak konkordatu bat sinatu zuten eta, horri jarraikiz, elizaren erakundeek ordaindutako plantillako musikariak klerigoak izan behar ziren ezinbestean. Hortik, erreformako eta hastapenetara itzultzeko zenbait mugimendu kristau nabarmen sortu ziren, baita arlo musikalean ere, mugimendu zeziliarrak –hasieran, bavariarrak bakarrik– eta Solesmesko Done Petri abadiako monje frantsesek sustatuta. Horiek, Bonaparte ondorengo homogeneizazio europarretik sortutako historizismo berriaren magalean, Paléographie Musicale handia sortu zuten, eta harreman zuzena izan zuten Erromarekin. Harreman horretatik, Editio Vaticana eta Pio X.aren –Lorenzo Perosi bere buruzagi handiarekin– Motu proprioa sortu ziren, baina inoiz ere ez zuten lehengo arrakasta izan, eta beherakada geldiezina jasan zuen «influentziari» zegokionez. Vatikanoko II. Kontzilioarekin amaitu zen –ilusionagarria izan zen bere momentuan, eta saihetsezina edonola ere, eta, noski, behin betikoa–.
Azken batean, pentsamendu kristauak beste inork bezala baldintzatu du Europako eta mendebaldeko errealitatea horrela izatearen zergatia, eta bere aztarna utzi zuen, halaber, tratadistika musikalean, belaunaldi luzeen bizi-lekuko denez: Boeciotik Guido de Arezzora, Vitrytik Ramos de Parejara edo Zarlinora, Marin Mersennetik Athanasius Kircherrera, Rameaura edo Aita Solerrera, eta Guillaume de Machauten adibideetatik Tomás Luis de Victoriara, Claudio Monteverditik Antonio Vivaldira edo Joseph Haydnera, eta Franz Lisztetik Olivier Messiaenera edo Krzysztof Pendereckira.
Musikak gure gizartean duen eragina aztertzea helburu duen Hotsak/Sonidos hitzaldi zikloa antolatuko du Jakiundek Donostian. Edizio berri honetan "Ideien hotsak" izango ditu aztergai egitasmoak .
Hitzaldiak...
"Ideien hotsak" entzungo dira, berriz ere, HOTSAK/SONIDOS zikloaren baitan, Teresa Catalán eta Igor Ijurra Jakiundeko kideek koordinatutako zikloan.
Aurtengo edukiak musika eta kritika, musika eta gaur egungo...
Gotzon Arrizabalaga, "Concerto Donostiarra" ganbara taldeko zuzendaria eta UPV/EHUko Hezkuntza, Antropologia eta Filosofia Fakultateko Metafisika irakasleak eskaini zuen "Filosofiaren hotsak" zikloaren...
Luis Ángel de Benito, RNE-ko Radio Clásica-ko "Música y Significado" irratsaioko zuzendariak eskaini zuen Nafarroako Artxibo Nagusian egiten ari den "Ideien hotsak" zikloko bigarren hitzaldia, urriaren...
Ramón Andrés, literatoa eta musikologoa (saio-idazlea, poeta, itzultzailea), Vianako Printzea sariduna (2015) eta Entseguko Sari Nazionala (2021) arduratu zen "Ideian hotsak" zikloko bigarren hitzaldia eskaintzeaz,...
HOTSAK/SONIDOS egitasmoak "Ideien hotsak" ekarri zituen urrian Iruñera. Lau hitzaldiko zikloa Pilar Ramos, Errioxako Unibertsitateko irakaslea eta "Feminismo y Música. Introducción Crítica" (Madrid: Narcea,...
Tomás Marco konpositoreak, 2002ko Musika Sari Nazionalaren irabazleak eskaini zuen urriaren 6an, "Filosofiaren hotsak" zikloko bigarren hitzaldia, Musikenen.
"Arrazoi-soinuaren kritika" hitzaldia,...
HOTSAK/SONIDOS zikloa Iruñera itzuliko da urrian, Nafarroako Artxibo Nagusira, "Octubre Archimusical" egitarauaren baitan.
Aurten Ideien hotsak izango dira nagusi, urriak 6, 13, 20 eta 28an eskainiko diren lau...
Javier Echeverriak zabaldu zuen "Filosofiaren hotsak", lau hitzaldiko zikloa Musikenen, irailaren 29an. Lehenengo hitzaldi honetan, zientziaren filosofo eta Jakiundeko kideak Filosofiaren eta Musikaren arteko...
HOTSAK/SONIDOS zikloa Musikenera dator udazkenean, edizio honetan musika eta filosofia aztertuko direlarik, azken edizioetan Zientzien, Arteen eta Erlijioen hotsak entzun eta gero.
Hauexek Filosofiaren hotsak egitarauak...
Tomás Marco konpositoreak itxi zuen Filosofiaren hotsak zikloa Arrazoimen soinudunaren kritika hitzaldiarekin, ekainaren 8an, Nafarroako Artxibo Nagusian, Iruñean.
Hitzaldia konpositoreak konfinamendu garaian egindako...
Ekainaren 1ean, Víctor Gómez Pin akademikoak La Infancia Sonora de la Filosofía hitzaldia eskaini zuen, Filosofiaren hotsak zikloaren baitan, Nafarroako Artxibo Nagusian, Iruñean.
Filosofiaren hotsak zikloa, 2020 urrian bertan...
Ekainaren 1ean eta 8an, Víctor Gómez Pin filosofoak eta Tomás Marco konpositoreak hitzaldi bana eskainiko dituzte Filosofiaren hotsak zikloan, Jakiunderen HOTSAK/SONIDOS egitasmoaren baitan. Urrian ziren eskaintzekoak hitzaldiak,...
HOTSAK/SONIDOS: Filosofiaren hotsak zikloa bertan behera utzi du JAKIUNDEk pandemiak eragindako egoera dela eta.
Nafarroako Errege Artxibo Nagusian urrian eskaintzen ari zen zikloko azken bi hitzaldiak, JAKIUNDEko kide Víctor...
Gotzon Arrizabalagak "La voz de los filósofos" hitzaldia eskaini zuen HOTSAK/SONIDOS: Filosofiaren hotsak zikloaren baitan, urriaren 14an, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.
Pandemia Nafarroan izaten ari den eragina...
El musicólogo Jorge Rozemblom, director de Radio Shefarad, ofrecerá la conferencia de clausra del ciclo "Las Religiones Suenan", el 27 de octubre, martes, en Musikene a las 18:30h.
Nos hablarará sobre la música judía,...
Manuela Cortés, arabista, profesora de la Universidad de Granada y académica de número de la Academia de Historia Andaluza impartió la tercera de las conferencias del ciclo Las Religiones Suenan: "Música, terapéutica y...
El académico Javier Echeverría abrió el ciclo HOTSAK/SONIDOS La Filosofía Suena-Filosofiaren hotsak el 7 de octubre en al Archivo General y Real de Navarra en Pamplona, junto con el académico Humberto Bustince, encargado de...
Margarita Díaz-Andreuk Hotsetatik haratago - Arkeoakustikaren ikuspuntutik, bestelako begirada bat historiaurreko gizarteetako mito eta erlijio-sinesmenei konferentzia eskaini zuen irailaren 29an, Musikenen.
Jakiundeko kide José...
Por tercer año consecutivo JAKIUNDE organiza con la colaboración de MUSIKENE y el patrocinio de LABORAL KUTXA, el ciclo de conferencias HOTSAK/SONIDOS.
Coordinado por los académicos Teresa Catalán e Igor Ijurra, las...
El programa HOTSAK/SONIDOS estrena en Pamplona el ciclo La Filosofía Suena, que presentará las siguientes conferencias en el Archivo General y Real de Navarra en Pamplona:
- 7 de octubre, Javier Echeverría, filósofo...
Julián Ávilaren hitzaldia
Azaroak 5, 2019
MUSIKENE, Donostia
Margarita Díaz-Andreuren hitzaldia
Urriak 30, 2019
Nafarroako Museoa, Iruñea
Javier Tejadaren hitzaldia
Urriak 29, 2019
MUSIKENE, Donostia
Conchi de la Rúaren hitzaldia
Conchi de la Rúa
MUSIKENE, Donostia
Neurozientzia eta Musika. Musikaren eragina gure garunean. Hauxe izan da Zientzien Hotsak zikloa zabaldu duen hitzaldia, urriaren 8an, MUSIKENEn, JAKIUNDEk antolatua Laboral Kutxaren babesarekin.
José Félix Martí Massó...
Urriak 8, 15, 29 eta azaroak 5, 18:30h
Musikene, Europa Plaza 2, Donostia-San Sebastián
Laboral Kutxak babestua
Nafarroako Museoa, Santo Domingo kalea 47, Iruñea.
Urriak 30 eta azaroak 13, 20 eta 27 de noviembre, asteazkenez, 19:00etan.
Laboral Kutxak babestutako hitzaldi zikloa.