JarduerakHotsak/Sonidos
HOTSAK/SONIDOS: OIHARTZUN FILOSOFIKOAK. COVIDEMIA ADIBIDE

HOTSAK/SONIDOS: OIHARTZUN FILOSOFIKOAK. COVIDEMIA ADIBIDE

Javier Echeverriak zabaldu zuen "Filosofiaren hotsak", lau hitzaldiko zikloa Musikenen, irailaren 29an. Lehenengo hitzaldi honetan, zientziaren filosofo eta Jakiundeko kideak Filosofiaren eta Musikaren arteko parekotasunez aritu zen, mendebaldeko kulturaren sorleku den Grezian bi alorrei buruzko teorizazioaren hastapenetatik, gaur egungo gizartera arte. Hitzaldiaren zati bat, bere antzera filosofo eta Jakiundeko kide den Victor Gómez Pin-en "El Honor de los Filósofos" liburuan oinarritu zuen Javier Echeverriak.

Hizketaldia amaitu eta gero, Jesus Ugalde, Jakiundeko kide eta hitzaldiaren aurkezlearen galderak etorri zitzaizkion hizlariari eta, jarraian, Musikeneko auditorioaren eskenatokian bildutako ikusentzuleenak ere bai.

"Filosofiaren hotsak" Teresa Catalán eta Igor Ijurra jakitunek koordinatutako zikloak, Laboral Kutxaren babesa eta Musikeneren lankidetza du. Hain zuzen ere, Maria José Cano, Goi-Mailako Musika Ikastegiko Kanpo Harremanetarako zuzendariordeak eman zien ongi etorria bertaratutakoei.

top