JarduerakHotsak/Sonidos
HOTSAK/SONIDOS: Filosofiaren hotsak: Víctor Gómez Pin eta Tomás Marco Iruñean

HOTSAK/SONIDOS: Filosofiaren hotsak: Víctor Gómez Pin eta Tomás Marco Iruñean

Ekainaren 1ean eta 8an, Víctor Gómez Pin filosofoak eta Tomás Marco konpositoreak hitzaldi bana eskainiko dituzte Filosofiaren hotsak zikloan, Jakiunderen HOTSAK/SONIDOS egitasmoaren baitan. Urrian ziren eskaintzekoak hitzaldiak, baina bertan behera gelditu ziren egoera epidemiologikoaren ondorioz.

"Filosofiaren haurtzaroko soinua", horixe izango da Víctor Gómez Pin, Jakiundeko kide eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Filosofia katedradun emerituak ekainaren 1ean, asteartez, arratsaldeko 19:00etan eskainiko duen hitzaldiaren izenburua. Bertan, filosofiaren hastapenak ekarriko ditu gogora, eta musikak hastapen horietan izan zuen eragin nabarmena azalduko du.

Tomás Marco musikagileak "Arrazoi-soinuaren kritika" hitzaldia eskainiko du ekainaren 8an, asteartez, 19:00etan. Bertan azalduko du soinua efektu natural bat dela eta musikan bihurtzen dela guk hala hautatzen dugulako. Hitzaldian hainbat adibide jarriko ditu entzungai hizlariak, hainbat beste kultura batzuetakoak, eta amaieran Sueño de la razón viral bideo eta musika elektronikorako konposatutako lana aurkeztuko du.

Bi hitzaldiak Nafarroako Errege Artxiboan izango dira.

Jakiundek antolatutako HOTSAK/SONIDOS egitasmoa eta Filosofiaren hotsak zikloa, Teresa Catalán eta Igor Ijurra Jakiundeko kideek koordinatzen dute. Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailak babesten du eta Laboral Kutxa-ren eta Nafarroako Errege Artxiboaren lankidetza du.

top