JarduerakJakin-Mina
Zabalik JAKIN-MINA 2018-2019 NAFARROA deialdia

Zabalik JAKIN-MINA 2018-2019 NAFARROA deialdia

Aurkeztu da Nafarroako ikastetxeetan JAKIN-MINA 2018-2019 NAFARROA deialdia.

Ikasturte honetan JAKIN-MINA egitasmoak zortzigarren edizioa du Iruñean eta bigarrena Tuteran. Ziklo bakoitza bost hitzaldiz osatua dago eta azaroa eta martxoa bitartean eskaintzen dira. Hitzaldiak DBH 4. mailako ikasleei zuzenduak dira eta izenematea ikastetxeen bitartez egin behar da. Izena ematen duten ikasleek ziklo osoan hartzen dute parte, eta behin amaituz gero, Nafarroako Hezkuntza kontseilariaren eskutik jasoko dute ikasleek ziurtagiria.

Hitzaldiak ikastordutik kanpo eskaintzen dira, eta haien kabuz bertaratzen dira ikasleak, irakaslerik gabe. Nafarroako Jauregian eskaintzen den ziurtagiri-banaketa ekitaldian ordea, irakasleekin batera hartzen dute parte ikasleek.

Zabaldu berri den edizio honetan Nafarroako Kutxa Fundazioaren babesa du JAKIN-MINA egitasmoak, Nafarroako Unibertsitatearen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (UPNA/NUP) ohiko laguntzarekin batera.

JAKIN-MINA zikloak badakar berrikuntzarik Iruñean, aurtengo edizioa CIVICAN aretoan egingo baita (C/ Pío XII, nº 2). Tuterako zikloa berriz, iaz bezala, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Tuterako campusean eskainiko da. Iruñeko zikloa Iciar Astiasarán, Jakiundeko kide eta Nafarroako Unibertsitateko Ikerkuntzako errektore ordeak aurkeztuko du. Tuterakoa zikloa, berriz, Nora Alonso, Jakiundeko kide urgazle eta Iden-Biotechnology entrepresako zuzendariaren esku egongo da.

Parte hartzea doakoa da eta ikastetxeek JAKIUNDEren helbide honetan egin dezakete izenematea: akademia@jakiunde.eus

 

JAKIN-MINA 2018-2019 NAFARROA egitaraua:

 

IRUÑEKO ZIKLOA

Lekua:  CIVICAN, Nafarroako Kutxa Fundazioa, Pío XII etorbidea, 2

Ordua: 17:30h

Asteko eguna: ostirala

Datak:

  • 2018ko zaroaren 23a

CUIDADOS Y CUIDADORES EN LA SOCIEDAD ACTUAL

Esperanza Rayón Valpuesta irakaslea, Osasun Zientzien Fakultatea, UPNA/NUP.

  • 2018ko abenduaren 14a

LA ÉTICA, UNA REALIDAD COTIDIANA

Ana Marta González irakaslea, Kultura eta Gizartea Institutuaren koordinatzailea, Filosofía saila, Nafarroako Unibertsitatea.

  • 2019ko urtarrilaren 11

LAS MUJERES EN CARRERAS "STEM" (Ciencia, Tecnología, Ingeniería y Matemáticas).

Silvia Díaz Lucas irakaslea, Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi-Eskola Teknikoko zuzendaria (ETSIIT), UPNA/NUP.

  • 2019ko urtarrilaren 25a

PHARMACOGENOMICS AND PERSONALIZED MEDICINE

Adrián César Razquin irakaslea, Ginebrako Unibertsitatea, Suitza.

  • 2019ko otsailaren 8a

ANIMALIEN LETRAK

Juan Ignacio Pérez irakaslea, Fisiologia katedraduna, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra.

 

TUTERAKO ZIKLOA

Lekua: Nafarroako Unibertsitate Publikoko campusa, prentsa aretoa, Tarazona etorbidea z/g, Tutera

Ordua: 17:30h

Asteko eguna: ostirala

Datak:

  • 2018ko azaroaren 16a

EL CAMINO DE SANTIAGO: EL PEREGRINAJE Y LA FORMACIÓN DE EUROPA EN LA EDAD MEDIA

Julia Pavón Benito irakaslea, Artearen Historia eta Geografia saila, Nafarroako Unibertsitatea.

  • 2018ko abenduaren 14a

SOY JOVEN, COMO LO QUE QUIERO

Izaskun Berasategui Zabalza, Elikagaia, Fisiologia eta Nutrizioan doktorea.

  • 2019ko urtarrilaren 11

THE NEXT WORLD: ECONOMIC UTOPIAS AND DYSTOPIAS

Mar Rubio Varas, Ekonomia saila, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, UPNA/NUP.

  • 2019ko otsailaren 15a

¿CÓMO NOS CONVENCEN NUESTROS POLÍTICOS? DISCURSO Y RETÓRICA EN EL ESPACIO PÚBLICO

Inés Olza Moreno irakaslea, Kultura eta Gizartea Institutuko ikertzailea, Filologia saila, Nafarroako Unibertsitatea.

  • 22 de marzo de 2019

MICROBIOTA, LOS MICROBIOS DE TU ORGANISMO

Ignacio López Goñi irakaslea, Microbiología saila, Zientzia Fakultatea, Nafarroako Unibertsitatea.

Artxiboak:
Convocatoria_Jakin-mina_2018-2019_NAVARRA.pdf
Jakin-mina_2018-2019_Tudela.pdf


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top