JarduerakJakin-Mina
Zabalik JAKIN-MINA 2021-2022 deialdia

Zabalik JAKIN-MINA 2021-2022 deialdia

JAKIN-MINA egitasmoaren hamaikarren edizioa zabalik da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. 2021-2022 ikasturtean hiru ziklo eskainiko dira Gipuzkoan, bi Donostian eta Arrasaten hirugarrena.

Pandemiak hainbat hitzaldi bertan behera uztea eragin zuen 2020an eta hamargarren edizioan zikloak murriztera eta gehien batean online egitera bultzatu zuen egoerak. Aurten, hiru ziklo eskaintzeko moduan gara, eta presentzialak izango dira. 

DBH 4. mailako ikasleentzat eskainitako egitasmoa da JAKIN-MINA, eta Gipuzkoako ikastetxe guztietara iritsia da egitaraua. Ikasleek, bi zikloen artean aukera egin, eta ikastetxeek haien izena eta bi abizenak bidal diezazkigukete. Ikasleek ziklo osoan parte hartzeko ematen dute izena, hau da, azaroa eta martxoa artean eskaintzen diren bost hitzaldietan parte hartzeko. Gutxienez bost hitzaldietatik lau saioetan parte hartuz gero, JAKIN-MINA ziurtagiria jasotzen dute ikasleek, udaberrian antolatutako ekitaldi berezian.

JAKIN-MINA egitasmoak Eusko Jaurlaritzaren babesa eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateen, Kutxa Fundazioaren, eta San Telmo Museoaren lankidetza du.

Hitzaldiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen dira, hitzaldi bakoitzaren izenburuan ageri denez.

2021-2022 edizioko honako egitarauetan izena emateko epea urriaren 31ean amaituko da:

 

JAKIN-MINA 2021-2022 DONOSTIA I

  • 2021ko azaroak 19 – 19 de noviembre de 2021 (Aquarium)

COVID-19ak eragindako trafiko murrizketak eragin positiboa izan zuen airearen kalitatean: Donostia eta Iruñeko adibideak

Iker Aranjuelo, Nafarroako IdAB-Agrobioteknologia Institutuan nekazaritza Iraunkorraren eta Klima Aldaketaren Taldeko buru (IDAB-CSIC-Centro Superior de Investigaciones Científicas).

  • 2021eko abenduak 17 – 17 de diciembre de 2021 (Tabakalera)

NANOzientzia-fikzioa

Aran García-Lekue, Ikerbasque ikerlaria, Donostia International Physics Center (DIPC).

  • 2022ko urtarrilak 14 – 14 de enero de 2022 (Tabakalera)

Presente y futuro de los festivales de cine

José Luis Rebordinos, director SSIFF-San Sebastian International Film Festival.

  • 2022ko otsailak 18 – 18 de febrero de 2022 (Tabakalera)

People and Society through Music and Art

Robert Treviño, conductor of Euskadiko Orkestra.

  • 2022ko martxoak 11 – 11 de marzo de 2022 (Tabakalera)

¿Fue Homo sapiens la única especie humana inteligente en el pasado?

Concepción de la Rua, catedrática Antropología Física, UPV/EHU; académica de Jakiunde.

Donostia I zikloko lehenengo hitzaldia Donostiako Aquariumen eskainiko da eta gainerakoaK Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan.

 

JAKIN-MINA 2021-2022 DONOSTIA II

  • 2021ko azaroak 5 – 5 de noviembre de 2021 (CSZ)

Berrikuntza suspertzen: Eusko Jaurlaritza Google berrian bihur liteke?

Jon Mikel Zabala Iturriagagoitia, irakaslea eta ikertzailea, Deusto Business School, Deustuko Unibertsitatea; Jakiundeko kidea.

  • 2021eko abenduak 17 – 17 de diciembre de 2021 (CSZ)

Suicidio: factores de riesgo y de prevención

Enrique Echeburua, Catedrático emérito de Psicología Clínica, UPV/EHU; académico de Jakiunde.

  • 2022ko urtarrilak 14 – 14 de enero de 2022 (CSZ)

Zientzaren izarrak eta zulo beltzak

Ana Galarraga, zientzia-dibulgatzailea, Elhuyar Fundazioa.

  • 2022ko otsailak 11 – 11 de febrero de 2022 (CSZ)

Inteligencia Artificial: Enseñando a ver a las máquinas

Oihana Otaegui, Dirª Dept. Sistemas Inteligentes de Transporte, VICOMTECH; académica de Jakiunde.

  • 2022ko martxoak 4 – 4 de marzo de 2022 (STM-San Telmo Museoa)

Where have you all been? Women artists in Gipuzkoa

Haizea Barcenilla, profesora Depto. Historia del Arte y de la Música, Facultad Bellas Artes, UPV/EHU.

Donostia II zikloko hitzaldiak Euskal Herriko Unibertsitateako campuseko Carlos Santamaria Zentroaren auditorioan eskainiko dira, San Telmo Museoan izango  den azken hitzaldia ezik, Haizea Barcenilla hizlariak bertan erakusketa izango duenez, hitzaldia horren inguruan emango baitu.

 

JAKIN-MINA 2021-2022 ARRASATE

  • 2021ko azaroak 5 – 5 de noviembre de 2021

Teleportation, are we there yet? Are you ready for driverless transport?

Arrate Alonso, Dr.-Ing, Signal Theory and Communications – ESECO, Faculty of Engineering, Mondragon Unibertsitatea.

  • 2021eko abenduak 17 – 17 de diciembre de 2021

Los números de la vida

María Teresa Telleria, Profesora investigadora Ad honorem, Jardín Botánico de Madrid, CSIC. Escritora. Académica de Jakiunde.

  • 2022ko urtarrilak 14 – 14 de enero de 2022

El lenguaje de la luz en el cine

Javier Aguirresarobe, director de fotografía. Académico de JAKIUNDE.

  • 2022ko otsailak 18 – 18 de febrero de 2022

Gastronomia eta digitalizazioa

Ekaitz Esteban, Datuen kudeaketa eta analisi estatistikoen irakaslea, Basque Culinary Center.

  • 2022ko martxoak 4 – 4 de marzo de 2022

Eraldaketa globalari neurria hartzen

Andoni Eizagirre, Soziologia irakaslea eta ikertzailea, HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea.

Artxiboak:
Convocatoria_JM_21-22_EAE.pdf
JM_2021-2022_Arrasate.pdf
JM_2021-2022_Donostia_I.pdf
JM_2021-2022_Donostia_II.pdf


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top