JarduerakJakin-Mina
Zabalik JAKIN-MINA 2021-2022 deialdia

Zabalik JAKIN-MINA 2021-2022 deialdia

JAKIN-MINA egitasmoaren hamaikarren edizioa zabalik da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. 2021-2022 ikasturtean hiru ziklo eskainiko dira Bizkaian, Bilbon biak

Pandemiak hainbat hitzaldi bertan behera uztea eragin zuen 2020an eta hamargarren edizioan zikloak murriztera eta Bizkaian guztiak online egitera bultzatu zuen egoerak. Aurten, bi ziklo eskaintzeko moduan gara, eta presentzialak izango dira.

DBH 4. mailako ikasleentzat eskainitako egitasmoa da JAKIN-MINA, eta Bizkaiko ikastetxe guztietara iritsia da egitaraua. Ikasleek, bi zikloen artean aukera egin, eta ikastetxeek haien izena eta bi abizenak bidal diezazkigukete. Ikasleek ziklo osoan parte hartzeko ematen dute izena, hau da, azaroa eta martxoa artean, ostiralez, arratsaldeko 17:30ean eskaintzen diren bost hitzaldietan parte hartzeko. Gutxienez bost hitzaldietatik lau saioetan parte hartuz gero, JAKIN-MINA ziurtagiria jasotzen dute ikasleek, udaberrian antolatutako ekitaldi berezian.

JAKIN-MINA egitasmoak Eusko Jaurlaritzaren babesa eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateen lankidetza du.

Hitzaldiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen dira, hitzaldi bakoitzaren izenburuan ageri denez.

2021-2022 edizioko honako egitarauetan izena emateko epea urriaren 31ean amaituko da:

 

JAKIN-MINA 2021-2022 BILBO I (La Comercial, Universidad de Deusto)

  • 2021ko azaroak 19 – 19 de noviembre de 2021

Proteínas: las actrices principales de nuestras células

Ugo Mayor, Ikerbasque Research Professor, UPV/EHUko Biokimika Saila.

  • 2021eko abenduak 17 – 17 de diciembre de 2021

Ondo gordetako sekretua: egunero erabiltzen ditugun tresnen algoritmo ezkutuak

María Jesús Esteban, Université Paris-Dauphine-eko irakaslea; CNRS-Ikerketa Zientifikoen Zentro Nazionaleko ikerketa zuzendaria, Frantzia; Jakiundeko kidea.

  • 2022ko urtarrilak 14 – 14 de enero de 2022

Oreina bilakatu zen neska

Mariasun Landa, idazlea; Jakiundeko kidea.

  • 2022ko otsailak 4 – 4 de febrero de 2022

Trucos mentales

Helena Matute, Catedrática de Psicología Experimental, Universidad de Deusto, académica de Jakiunde.

  • 2022ko martxoak 4 – 4 de marzo de 2022

Climate change: The tip of the iceberg

Unai Pascual, Ikerbasque Research Professor, Basque Centre for Climate Change (BC3).

 

JAKIN-MINA 2021-2022 BILBO II (Bizkaia Aretoa, UPV/EHU)

  • 2021ko azaroak 5 – 5 de noviembre de 2021

From Haro to New York: A boat trip exploring the Earth´s subsurface through applied mathematics

David Pardo, researcher at BCAM-Basque Center for Applied Mathematics and UPV/EHU; member of Jakiunde.

  • 2021eko abenduak 17 – 17 de diciembre de 2021

Música... ¿para qué?

Fernando Velázquez, compositor (El Orfanato, Lo Imposible, Ocho apellidos vascos, Un monstruo viene a verme…)

  • 2022ko urtarrilak 21 – 21 de enero de 2022

Emakume Ikertzailea Neuropsikologian

Naroa Ibarretxe, Neuropsikologia irakaslea eta ikertzailea, Deustuko Unibertsitatea; Jakiundeko kidea.

  • 2022ko otsailak 18 – 18 de febrero de 2022

¿Cómo nos ha afectado la crisis del COVID en nuestros valores y en nuestras relaciones con los demás?

Edurne Bartolome Peral, profesora e investigadora, Facultad de Ciencias Sociales y Humanas, Universidad de Deusto, miembro de Jakiunde.

  • 2022ko martxoak 25 – 25 de marzo de 2022

Eguzki Sistema: planetak ez ezik

Naiara Barrado, Zientzia Planetarioen Taldeko ikertzailea, Bilboko Ingeniaritza Eskola, UPV/EHU.

Artxiboak:
Convocatoria_JM_21-22_EAE_01.pdf
JM_2021-2022_Bilbo_I.pdf
JM_2021-2022_Bilbo_II.pdf


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top