JarduerakJakin-Mina
Zabalik JAKIN-MINA 2021-2022 deialdia

Zabalik JAKIN-MINA 2021-2022 deialdia

JAKIN-MINA egitasmoaren hamaikarren edizioa zabalik da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.

Pandemiak hainbat hitzaldi bertan behera uztea eragin zuen 2020an eta hamargarren edizioan zikloak murriztera eta gehien batean online egitera bultzatu zuen egoerak. Aurten, Arabako zikloa presentziala izango da erabat. 

DBH 4. mailako ikasleentzat eskainitako egitasmoa da JAKIN-MINA, eta Arabako ikastetxe guztietara iritsia da egitaraua. Ikastetxeek parte hartu nahi duten ikasleen izena eta bi abizenak bidal diezazkigukete. Izena ematen dutenek ziklo osoan parte hartzeko konpromezua hartuko dute, hau da, azaroa eta martxoa artean, ostiralez, hilean behin, arratsaldeko 17:30ean eskaintzen diren bost hitzaldietan parte hartzeko. Hitzaldiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen dira.

Gutxienez bost hitzaldietatik lau saioetara joanez gero, JAKIN-MINA ziurtagiria jasotzen dute ikasleek, udaberrian antolatutako ekitaldi berezian.

JAKIN-MINA egitasmoak Eusko Jaurlaritzaren Nafarroako Gobernuaren babesa du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko unibertsitateen lankidetza du. Era berean, Kutxa Fundazioaren eta San Telmo Museoaren lankidetza du Gipuzkoan, eta Artium Museoaren lankidetza Araban.

2021-2022 edizioko egitarauan izena emateko epea urriaren 31ean amaituko da:

 

JAKIN-MINA 2021-2022 ARABA

  • 2021ko azaroak 5 – 5 de noviembre de 2021 (Letren Fakultatea, Aula Magna, UPV/EHU)

Desde la academia al emprendimiento: un camino vital en la vida de un científico

Gorka Orive, Profesor Facultad de Farmacia UPV/EHU, fundador empresa biotecnológica Geroa Diagnostics.

  • 2021eko abenduak 17 – 17 de diciembre de 2021 (Artium)

Internet of People: towards a Human-centric computing for Social Good

Diego López de Ipiña, director of DeustoTech-Societal Challenges Unit, DeustoTech – Deusto Institute of Technology, University of Deusto.

  • 2022ko urtarrilak 21 – 21 de enero de 2022 (Letren Fakultatea, Aula Magna, UPV/EHU)

Hizkuntza eta zientzia: Burmuin elebidunen misterioak

Mikel Santesteban, UPV/EHUko Gogo Elebiduna ikerketa taldeko kidea.

  • 2022ko otsailak 11 – 11 de febrero de 2022 (Artium)

Cambio climático, en el pasado y el presente

Mª José Iriarte, Profª. de investigación Ikerbasque, Grupo Consolidado de Investigación en Prehistoria, ámbito de la Arqueología y la Paleobotánica, UPV/EHU.

  • 2022ko martxoak 4 – 4 de marzo de 2022 (Artium)

Desde el museo. Plazaratu

Beatriz Herráez, directora Museo ARTIUM.

Artxiboak:
Convocatoria_JM_21-22_EAE_03.pdf
JM_2021-2022_Araba_01.pdf


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top