JarduerakJakin-Mina
Zabalik JAKIN-MINA 2020-2021 GIPUZKOA deialdia

Zabalik JAKIN-MINA 2020-2021 GIPUZKOA deialdia

 

JAKIN-MINA 2020-2021 GIPUZKOA egitasmoa izena emateko epea zabaldu ARRASATE eta DONOSTIAko zikloetan. 

Pendemiaren ondorioz, JAKIN-MINAren 10. edizio honetan Donostiako hiru zikloak bakar batera murriztuko dira. Bost hitzaldi eskaintzen ditu zikloak, eta horietatik lau Aquariumean egingo dira, eta bosgarren bat Musikeneko auditorioan, maskarillak, distantziak, esku-garbitasuna, aireztapen sistema egokiekien erabilera eta gainerako neurriak beteaz.

JAKIN-MINA 2020-2021 ARRASATE zikloa Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan eskainiko da, ohi bezala, beti ere egoerak hala egitea uzten badu.

Egitaraua DBH 4. mailako ikasleei zuzendua da eta ikastetxeen bitartez eman behar dute izena. Izena emateko baldintza bakarra da: ziklo osoan parte hartzeko gogoa izatea. Bost hitzaldietatik gutxienez lau hitzaldietara etortzen diren ikasleek parte hartze ziurtagiria jasoko dute zikloa amaitutakoan. Hiztaldiak euskaraz (2), gaztelaniaz (2) eta ingelesez (1) eskaintzen dira.

Berritasun bat ere badakar JAKIN-MINAk. Bizi dugun ziurgabetasuna dela eta, pandemiaren egoeraren arabera, zikloan izena emandako ikasleek hitzaldiak hiru modutara jarraitu ahal izango dituzte:

  • 1. Aurrez aurre, ohi bezala.
  • 2. Online, zuzenean, galderak egiteko aukera zabalik egongo delarik.
  • 3. Grabatuko hitzaldia nahieran.

Talde bakoitzean izena ematen duen ikasle kopuruaren arabera, ikasle bakoitzak txandaka hartuko du parte, bertatik bertarako hitzaldian nahiz online moduan, honela izena emandako guztiek bo moduak ezagutzeko aukera izango dute.

JAKIN-MINA 2020-2021 egitasmoan izena emateko epea: AZAROAK 8.

JAKIN-MINA egitasmoak EAEko eta Nafarroako unibertsitateen lankidetza du, eta Nafarroan, Nafarroako Kutxa FUndazioaren eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitatea, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailaren babesa du; Euskal Autonomia Erkidegoan, Kutxa Fundazioaren lankidetza eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du.

(Albistea SER katean)

Hauxe Gipuzkoako ziklo bakoitzeko egitaraua:

 

DONOSTIA

ARRASATE

Lekua / Lugar:

– AQUARIUM, Carlos Blasco de Imaz, 1 plaza,
20003 Donostia/San Sebastián

– MUSIKENE, Europa plaza 2,
20018 Donostia/San Sebastián

17:30, ostirala / viernes

Lekua / Lugar:

MONDRAGON UNIBERTSITATEA, Goi Eskola Politeknikoa, Errektoretza eraikuntza,
Loramendi 4, Arrasate

17:30,
ostirala / viernes


¡¡SILVIA BONOLIREN DONOSTIAKO ZIKLOKO LEHENENGO HITZALDIA 2021EKO APIRILAREN 16RA ATZERATU DA!!

2020ko azaroak 27 – 27 de noviembre de 2020 (Aquarium)

Looking at the dark side of the Universe

Silvia Bonoli, Ikerbasque Research Fellow (Astrophysics), DIPC-Donostia International Physics Center.

2020ko azaroak 20 / 20 de noviembre de 2020

Orkestra Sinfoniko handi baten sukaldean

Joxe Inazio Usabiaga, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari teknikoa.

2020ko abenduak 11 – 11 de diciembre de 2020 (Musikene)

De Papua Nueva Guinea a drones en el escenario

Elix Etxebeste, Musikaren Filosofía eta Estética, eta Musikologia irakaslea, MUSIKENE.

2020ko abenduak 18 / 18 de diciembre de 2020

La práctica de una utopía

Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateako errektore ohia, JAKIUNDEko kidea.

2021ko urtarrilak 22 – 22 de enero de 2021 (Aquarium)

¿A dónde vamos? La inteligencia artificial, las redes sociales y el presente de la humanidad

Xabier Barandiaran, Zientziaren filosofoa, Euskal Herriko Unibertsitatea.

2021eko urtarrilak 22 / 22 de enero de 2021

Una mirada desde el Arte

Jesus Mari Lazkano, margolaria, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakaslea, JAKIUNDEko kidea.

2021ko otsailak 5 – 5 de febrero de 2021
(Aquarium)

Zibersegurtasunean ikertuz: aurkarien aurkako lasterketa

Urko Zurutuza, Elektronika eta Informatika Saila, Goi Eskola Politeknikoa, Mondragon Unibertsitatea

2021eko otsailak 19 / 19 de febrero de 2021

Klima-aldaketa edo klima larrialdia?

Elisa Sainz de Murieta, Basque Centre for Climate Change (BC3) ikerketa zentroko ikertzailea.

2021ko martxoak 5 – 5 de marzo de 2021 (Aquarium)

Medikuntzaren erronkei aurre egiteko ingeniaritza bidelagun

Naiara Rodríguez, Ikerbasque Research Fellow, Injeniaritza Mekanikoa eta Materialen Saila, TECNUN, Nafarroako Unibertsitatea.

2021eko martxoak 12 / 12 de marzo de 2021

What’s all the fuss about CRISPR and gene editing?

Ana Zubiaga, Euskal Herriko Unibertsitateko Genetika katedraduna, JAKIUNDEko kidea.

 

 

 

 

 

 

Artxiboak:
JM__Arrasate_2020-21_01.pdf
JM_Donostia_2020-2021.pdf


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top