JarduerakJakin-Mina
JAKIN-MINA 2020-2021 Gipuzkoa, itxiera ekitaldia Aquariumen

JAKIN-MINA 2020-2021 Gipuzkoa, itxiera ekitaldia Aquariumen

Donostiako eta Arrasateko JAKIN-MINA 2020-2021 zikloaen amaiera ekitaldiak maiatzaren 17an iospatu ziren Aquariumen. Bertan egin da ikasturte honetan Donostiako zikloa, nahiz eta hitzaldi gehienak azkenean telematikoki eskaini behar izan diren. Arrasateko zikloa, ohi bezala, Mondragon Unibertsitateko Goi-Eskola Politeknikoan izan da, hitzaldi gehienak presentzialki egin ahal izan direlarik.

Juan Ignacio Pérez Jakiundeko lehendakariak zabaldu zuen ekitaldia, eta Juan José Álvarezek, Jakiundeko kide eta Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedratikoak eskani zuen amaierako hitzaldia: "Pandemia, Zuzenbidea eta Gizartea".

Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, Markel Olanok itxi zuen ekitaldia, eta ondoren parte hartzaile guztien familia-argazkia atera genuen Aquariumeko atarian.

Ekitaldia Gipuzkoako Diputazioko Jauregian egin ohi da, baina egoerak eraginda kokalekuz eta edukiez aldabehar izan genuen. Diputazioan, Olano jauna arduratzen da bost hitzaldietatik lautara gutxienez joaten diren ikasleei ziurtagiriak banan-bana emateaz, eta ondoren Diputazioko Jauregiko areto nagusien bisita gidatua eskaintzen dien, bertako historia azalduz. 2021-2022 iaksturtean itzuliko gara bertara, berriz ere.

2020-2021 ikasturtean DBH 4. mailako 137 ikaslek ,eam dute izena JAKIN-MINA egitasmoan eta horietatik 74 ikaslek jaso dute ziurtagiria. Azaroa eta martxoa/apirila artean iraun duten hitzaldietako ikasleak honako 14 ikastetxetakoak izan dira: Arizmendi Ikastola (Arrasate), Arrasate BHI (Arrasate), Axular (Donostia), Haurtzaro Ikastola (Oiartzun), Hernani BHI (Hernani), Herrikide Ikastetxea (Tolosa), Jakintza Ikastola (Ordizia), La Salle Beasain (Beasain), La Salle Berrozpe (Andoain), Orereta Ikastola (Errenteria), Pasaia-Lezo Lizeoa ((Pasai Donibane), Summa Aldapeta (Donostia) eta Zumaiena (Zumaia).

Donostia eta Arrasateko zikloetan hitzaldiak eskaini dituzten hizlariak berriz, honako hauek izan dira: Lourdes Basabe Desmonts, Ikerbasque ikertzailea, BIOMICs mikrofluidika taldeko liderra, Jakiundeko kidea; Xabier Barandiaran, zientziaren filosofoa, UPV/EHU; Urko Zurutuza, Electronika eta Informatika Saila, Mondragon Unibertsitatea; Naiara Rodríguez, Ikerbasque Research Fellow, TECNUN; Silvia Bonoli, Ikerbasque Research Fellow, DIPC; Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko errektore ohia, Jakiundeko kidea; Jesus Mari Lazkano, margolaria, Jakiundeko kidea; Joxe Inazio Usabiaga, Euskadiko Orkestrako zuzendari teknikoa; Ana Zubiaga, Genetika katedraduna, UPV/EHU; eta Elisa Sainz de Murieta, Basque Center for Climate Change (BC3).

Ekitaldian izan ziren Jakiundeko beste kideak ere, Iosu Zabala, Arrasateko zikloko aurkezlea, eta Maribel Arriortua, Bilboko zikloetan aurkezle lanetan maiz aritzen dena.


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top