JarduerakJakin-Mina
Jakin-mina Bizkaia: Patxi Juaristik 3. zikloari eman dio hasiera Bizkaia Aretoa

Jakin-mina Bizkaia: Patxi Juaristik 3. zikloari eman dio hasiera Bizkaia Aretoa

Jakin-mina Bizkaia egitasmoaren 3. zikloa Bizkaia Aretoko Elhuyar aretoan hasi zen urtarrilaren 13an "Zergatik asmatzen dute inkestek?" hitzaldiarekin, Patxi Juaristi irakaslearen eskutik.

Patxi Juaristi, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Politika eta Administrazio Zientzien Saileko irakaslea da. Soziologian doktore, Euskaltzaindiaren Mikel Zarate entsegu saria jaso zuen (2000) "Euskal Herria Globalizazioaren aurrean" liburuagatik eta Arabako Foru Aldundiaren Becerro de Bengoa saria (2009), "Maiatzeko artoaren ardura eta bost seme-alaba dauzkana ez dago musika bila" liburuagatik. Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Zuzendaria izan zen 2005-2009 artean. 

Itziar Laka Jakiundeko kideak aurkeztu zuen Patxi Juaristi ikasleen aurrean. Parte hartzaileak Bizkaiko honako ikastetxeetako DBH 4. mailako ikasleak dira: Aixerrota (Getxo), Amor Misericordioso (Bilbo), Arratia (Igorre), Gurutzetako Institutua (Barakaldo), Lauaxeta Ikastola (Zornotza), Ntra. Sra. de las Mercedes-Bizkaia (Leioa), Padre Andrés Urdaneta (Loiu) eta Kirikiño Ikastola (Bilbo).


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top