JarduerakJakin-Mina
Arabako Ahaldun Nagusiaren hitzaldia Jakin-mina 2016-2017 ziurtagiri banaketa-ekitaldian

Arabako Ahaldun Nagusiaren hitzaldia Jakin-mina 2016-2017 ziurtagiri banaketa-ekitaldian

Jakin-mina 2016-2017 ziurtagiri banaketa ekitaldian, Ramiro González Vicente Arabako Ahaldun Nagusi jaunak hitzaldia eskaini zien parte hartzaileei Arabako Diputazio Jauregian maiatzaren 8an. Amaitzear dagoen ikasturteak Jakin-mina egitasmora ekarritako berrikuntza izan da.

Jakin-mina saioa bost hitzaldiz osatutako zikloa izan da orain arte, baina aurrerantzean seigarren hitzaldia izango du, zikloari amaiera emango dion ziurtagiri banaketa ekitaldian, Arabako Ahaldun Nagusia izango baita ziklo amaierako hizlaria.

Ahaldun Nagusi jaunak Arabako lurralde-erakundeen antolaketaren berri eman zien 4. DBHko ikasleei eta bakoitzaren eginkizuna eta funtzionamendua azaldu. Historian atzera egin zuen gaur egungo egituraren jatorria ikasleei ezagutarazteko. Hitzaldia eta gero, ikasleen galderak etorri ziren eta, ondoren, gertuko solasaldirako aukera ere izan zen, Ramiro González Vicente jauna eta bertaratutako ikasle eta irakasleen artean.

Ekitaldian, Ahaldun Nagusiaz gain, Jesus M. Ugalde Jakiundeko lehendakariak eta Joaquin Gorrochategui, Jakiundeko kide eta Jakin-mina saioetako aurkezleak hartu zuten parte. Ezin izan zuen bertaratu, ordea, Agustin Azkarate jakitunak, Arabako Jakin-mina saioetako beste aurkezleak.

2016-2017 ikasturtean lau ikastetxek hartu dute parte UPV/EHUko Lascaray Ikergunean eskainitako Jakin-mina Araba saioan: Aguraingo Aniturri ikastetxeak, Duranako Ikasbidea Ikastolak, eta Gasteizko Ekialdea eta Sagrado Corazón Carmelitas ikastetxeek.

Ziurtagiria jaso zuten ikasleen zerrenda: Amaia Aldai, Olatz Porto, Hayat Abbassi, Amaia Belasko, Iratxe Cantero, Mikel Egurcegui, Ane Gallastegi, Jome Marquínez, Olivia Vegas, Ane Ciruela, Ainhoa López de Uralde, Iara Miguel López de Guereñu eta Gonzalo Arriaga. Zorionak guztiei!

Ekitaldiko lotura: araba.eus

Artxiboak:
Noticias_de_Araba_9-5-17.pdf
El_Correo_Alava_9-5-17.pdf


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top