JarduerakJakin-Mina
DNA ikerketa gizartera zabaltzen, Andone Estonbaren hitzaldia

DNA ikerketa gizartera zabaltzen, Andone Estonbaren hitzaldia

Otsailaren 17an DNA ikerketa gizartera zabaltzen Jakin-mina hitzaldia eskaini zuen Andone Estonbak, UPV/EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia saileko irakasleak. Horretaz gain, Andone Estonba UPV/EHUko SGiker ikerkuntzarako zerbitzu orokorren baitako "Sekuentziazio eta Genotipo azterketen Unitatea eta Genomika" zerbitzuko aholkulari zientifikoa da.

Bizkaia Aretoan eskainitako hitzaldian, Genomikaz hitz egin zuen Estonba irakasleak, eta batik bat medikuntzaren arloan pazienteen banakako tratamendu pertsonalizatua gero eta hobekien ahalbidetuko duela adierazi zuen, sekulakoa izan baita eragina azken hamarkadan, eta berrikuntzak egunez egun gertatzen ari dira.

Bestalde, biologoen laborategiko esku-lan tradizionalaren ondoan, ordenadoreen bitartez egindako ikerketa nagusitzen ari dela jakinarazi zien ikasleei, eta geneen sekuentziazioa eta azterketa egiteko etorkizunean biologia eta informatika uztartuko dituen ikertzaileen beharra azpimarratu zien.

Maribel Arriortua, Jakiundeko kide, UPV/EHUko Kristalografian katedraduna eta Ikerbasqueko BCMateriales ikerguneko ikertzaileak egin zuen hizlariaren aurkezpena.

Honako ikastetxeetako ikasleek hartu zuten parte hitzaldian: Amor Miseriocordioso (Bilbo), Fray Juan de Zumárraga (Durango), Lauaxeta Ikastola (Zornotza), Padre Andrés Urdaneta (Loiu), Zalla eta Ondarroako institutuak, Eretzaberri (Güeñes) eta Ander Deuna Ikastola (Sopela).

Bizkaiko Jakin-mina hitzaldietan Begoñako Andra Mari Magisteritza Eskola Unibertsitarioko ikasleak ditu laguntzaile, hitzaldi honetan Sara Etxebarria izan zen bertan.

 

 


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top