JarduerakJakin-Mina
Jakin-mina 2017-2018 ziurtagiri banaketa

Jakin-mina 2017-2018 ziurtagiri banaketa

Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak Jakin-mina 2017-2018 ziurtagiria banatu zien egitasmoan parte hartu duten DBHko 4. mailako ikasleei. Gipuzkoan izena eman zuten 141 ikasleetatik 78k jaso ditu egiaztagiria, zikloak dituen 5 hitzaldietatik gutxienez 4 hitzaldietan parte hartzeagatik.

Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko errektore ohia, Jakiundeko ohorezko akademikoa eta Arrasaten eskaintzen den jakin-mina zikloko hitzaldien aurkezleak hitz egin zuen lehenik ziurtagiri banaketa ekitaldian. Jarraian, Markel Olano diputatu nagusiak eskaini zuen Jakin-mina amaierako hitzaldia, hau da, zikloko seigarrena, Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren lerro nagusiak azalduz. ondoren banatu zituen ziurtagiriak ikasleen artean.

Amaitzeko, Diputazioko areto nagusien bisita gidatua egin zuten ikasleek, Olano jauna gidari zutela, haren lan-bulegoa ikusteko aukera izan zutelarik.

Jakin-mina Gipuzkoa egitasmoak 5 hitzaldiz osaturiko lau ziklok osatzen dute, 3 Donostian dira laugarren Arrasaten. Jakin-mina saioak Gipuzkoako DBH 4. mailako ikasleei zuzenduak dira eta ikastetxeen bitartez eman behar da izena zikloetako batean, eta ziklo osoan parte hartzeko konpromezua hartu behar dute.

Hitzaldietan Jakiundeko kide batek egiten du hizlariaren aurkezpena eta hitzaldia amaitu eta gero, ikasleek galderak egin eta hizlaria eta Jakiundeko akademiakoaren azaldutako agaiari buruzko solasaldia izan dezakete.

2017-2018 edizioa zazpigarrena izan da eta Gipuzkoako 19 ikastetxeetako 137 gaztek hartu dute parte, 96 neskek eta 41 mutilek. Parte hartu duten ikastetxeetatik bost publikoak izan dira eta hamalau itunpekoak, bost Donostiakoak eta hamalau lurraldeko beste lekuetakoak. Honako ikastetxeetako ikasleek jaso dituzte ziurtagiriak:

Eskoariatzako Almen Ikastola, BeasaingoTxindoki Institutua, Oiartzungo Haurtzaro Ikastola, Hernaniko Institutua, La Salle Beasain, Zarautzko Lizardi Institutua, Pasaia Lezo Lizeoa, Eibarko Probidentzia Andra Mari, Donostiako Antigua Luberri, San Patricio, Santa Teresa, Sto. Tomas Lizeoa eta Summa Aldapeta, eta Urretxu-Zumarragako Uzi Ikastola.

Hitzaldia azaroa eta martxoa artean dira, hilean behin, arratsaldeko 17:30etan, ostiralez, Ibaetako honako zentroetan: Joxe Mari Korta Ikerketa Zentroa, Carlos Santamaria Zentroa, Nanogune eta Musikene, Arrasateko Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaz gain.


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top