JarduerakJakin-Mina
Jakin-mina 2017-2018 Bizkaia ziurtagiri banaketa

Jakin-mina 2017-2018 Bizkaia ziurtagiri banaketa

Jakin-mina 2017-2018 ziurtagiri banaketa maiatzaren 16an izan zen Bizkaiko Foru Jauregian. Jakin-mina egitasmoan parte hartu zuten ikasleek Lorea Bilbao Bizkaiko Euskara eta Kultura diputatuaren eskutik jaso zuten diploma. Ekitaldiaren aurkezpena Jakiundeko akademiko Conchi de la Rúa, Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Fisikoko katedradunak egin zuen, bera izan ohi da eta hitzaldien aurkezle, Jakiundeko beste kideekin batera.

Jakin-mina Bizkaiak hiru ziklo ditu eta ziklo bakoitzak bost hitzaldiz osatua dago. Egitasmoa DBH 4. mailako ikasle guztiei zabalik dago, eta parte hartzeko ikastetxeak eman behar du haien izena egitasmoan. Ikasleek eskaintzen diren hiru zikloetatik bat aukeratu eta izena ematerakoan, izena emandako ziklo osoko bost hitzaldietara joateko konpromezua hartzen dute.

Jakin-mina hitzaldietan Jakiundeko kide batek aurkezten du hizlaria, eta hitzaldia amaitu eta gero ikasleen txanda izaten da, haiek egin ditzakete galderak edota hizlariak azaldutako gaiari buruzko solasaldia hasi; horretan lagunduko die Jakiundeko kideak.

Zazpigarren edizio honetan 194 ikasleek hartu dute parte, 137 neskek eta 57 mutilek. Horietatik gutxienez lau hitzaldietara joandakoak 151 ikasle izan dira, eta horiek jaso dituzte ziurtagiriak. Honako 24 ikastetxeetako ikasle dira ziurtagiriak jaso dituzten gazteak:

Getxoko Aixerrota eta Azkorri, Bilboko Amor Misericordioso, Ikasbide, Kirikiño, Miguel de Unamuno, San Adrián eta Zorrotza, Sopelako Ander Deuna, Arratiako institutua, Sestaoko Begoñako Andra Mari-La Salle eta Saturnino de la Peña, Barakaldoko Beurko eta Gurutzeta, Ermuko San Pelayo ikastetxea, Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutua, Erandioko institutua, Gueñeseko Eretzaberri, Zornotzako Lauaxeta, Leioako Mercedarias eta Colegio Urdaneta, Ondarruko institutua, Portugaleteko Santa María de Portugalete eta Zallako institutua.

Hitzaldiak azaroa eta martxoa artean eskaintzen dira, hilean hitzaldi bat izaten delarik, ostiralez, arratsaldeko 17:30etan, bai Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan, bai La Comercial edota Deustuko Unibertsitateko CRAI liburutegian.

Hauxek Jakin-mina 2017-2018 egitarauko hitzaldiak:

 

Jakin-mina 2017-2018 Bizkaia (1)

  • Nuevos Retos en la Investigación de la Enfermedad de McArdle

José Luis Zugaza, Genética, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila. Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU.

  • Ipuinak kontatzeak gizateria salbatuko du: fikzioaren botere izugarriaz

Katixa Agirre, idazlea; Ikusentzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saila, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, UPV/EHU.

  • Developing treatments for rare diseases: much more than finding a new drug

Virginia Arechavala-Gomeza doktorea, neurologoa, Biocruces-Gurutzeta Ospitale Unibertsitarioa.

  • ¿Quién gobierna el mundo? Sobre democracia, diplomacia, organismos internacionales y nuestro papel en todo ello

Mikel Mancisidor, Nazioarteko Zuzenbide irakaslea, American University, Washington D. C., eta Nazio Batuen Erakundeko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko kide.  

  • Programatzaile berrien portaera ezagutu datuen analisiaren bidez

Mª Luz Guenaga, ingeniaria, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea-LearningLab. 

 

Jakin-mina 2017-2018 Bizkaia (2)

  • Zenbat txinatar bizi ziren Espainian 1870. urtean?

Mikel Aizpuru, Historia Garaikide Saila, Gizarte Zientziak eta Komunikazio Saila, UPV/EHU

  • Internet Episodio X, la integración total

Juan José Unzilla, Komunikazioen Ingeniaritza Saila, Ingeniaritza Goi Eskola, UPV/EHU

  • Garuneko gaixotasun baskularrak geroari begira

Covadonga Fernández doktorea, neurologoa, Biocruces-Gurutzeta Ospitale Unibertsitarioko zerbitzu medikuen zuzendariordea.

  • La agricultura aliada del desarrollo sostenible

Carmen González-Murua, Landareen Biologia eta Ekologia Saila, UPV/EHU.

  • Understanding the challenges of climate change

Ibon Galarraga, ingurumen ekonomialaria, Basque Center for Climate Change-bc3.

 

Jakin-mina 2017-2018 Bizkaia (3)

  • Matemáticas pasion y profesión

Enrique Zuazua, Matematika Aplikatuko katedraduna, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa; Deustuko Unibertsitateko DeusTotech Ikerketa Zentroko Matematika Konputazionaleko katedrako zuzendaria.

  • Music, digitation, and music (again)

María Victoria Ateca, Ekonomi Analisiaren Oinarriak II Saila, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, UPV/EHU

  • El cerebro: Una aproximación neuropsicológica

Leire Zubiaurre, Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea; Neurolab, Deustuko Unibertsitatea.

  • Fosil-aztarnen geokimika antzinako gizaki eta animalien bizitza baldintzak ezagutzeko

Mª Cruz Zuluaga, Mineralogia eta Petrologia Fakultatea, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU.

  • ARTEA ETA TEKNOLOGIA. Denborarekin jolasten

Josu Rekalde, Arte eta Teknologia Saila, Arte Ederren Fakultatea, UPV/EHU.


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top